CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Konbergentziazko otso-zuloei buruz
KONBERGENTZIAZKO OTSO-ZULOEI BURUZ

Gerard Ortín Castellvíren (Bartzekona) sorkuntza eta ikerketa egoitza

miatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean

 

 

 

 

 

“Poliziak otsoak eta gainerako basapiztiak harrapatu behar ditu, horregatik eginak ditu bizi diren mendietan eta hango inguru haietan sakonera handiko hobiak kanpoko lauza bikoitzekin, altuera nahikoa duten harri lehorreko bi horma, mendiaren leporaino estutzen doazenak; zulo azpiko lauza, hormatik hormara, adarrez estalia dago, bost metro arteko sakoneraz, akabatuko duen irteerarik gabeko amildegia piztiak ikus ez dezan.” Ordenanzas del Valle de Losa, s. XVIII, D. BOZA, M. El trampeo y demás artes de caza tradicionales en la Península Ibérica. Ed.Hispano Europea. Bartzelona : 2002. 142. or. 
 
Joan Miró Fundazioaren Espai13 gunean bakarkako erakusketarako prestatzen ari den proiektuaren baitan, Gerard Ortinek bertatik bertarako lana egingo du konbergentziazko otso-zuloen eremu horretan. Otso-zuloak otsoa harrapatzeko egiten ziren aspaldiko eraikuntza edota tranpa bereziak dira. Lana egiteko, Barrongo eta Gibijoko otso-zuloetan, hantxe ibiliko da, eta behar izanez gero, Burgosekin mugan kokatuta dauden beste tranpa batzuetara gerturatuko da. Artista orain lantzen ari den beste ekimenetako bat Î lot de sénescence (zahartzaro uharteak) eta Î lots de vieillissement (zahartze uharteak) deiturikoek osatzen dute. Nahita baztertuta utzitako basoak dira, izan daiteke naturaren berezko bilakaerari leku egiteko, edo egur-ustiapenerako izan daiteke ere. Alexandra Laudo [Heroínas de la Cultura] komisario duen erakusketa “La posibilidad de una isla” zikloaren barruan antolatzen da, eta ikusgai egongo da 2017ko irailean.
 
 
 
Gerard Ortin (Bartzelona, 1988) Arte Ederretan lizentziatua da, Bartzelonako Unibertsitatean, eta ikasketak egin ditu l’Aula de Música Moderna i Jazz izenekoan, Liceuko Kontserbatorioan. Masterra egin du Sandberg Insituut institutuan (Amsterdam), eta gaur egun Donostian bizi eta lan egiten du. Heziketa artistikoa eta musikala bateratzen ditu, eta ikus-entzunezkoen, soinuaren eta performancearen esparruetara ekarrita esperimentatzen ditu.
 
Parte hartzaile gutxiko taldeentzako ibilbide edo Walk-performance formatuan lan egin ohi du; paisaietan esku hartzen du artistak eta gero aurkeztu egiten ditu. Azken urteetan egindako performanceetako batzuk: Haga—DK51 (2016), Curatorlab egitarauaren barruan ekoitzia, Estockholmen; Trabeska (2015), Arrasaten burutua, eta Consonni-k ekoiztuta, edota Festival Of Choices jaialdian ekoiztutako Vijfhoek (Amsterdam, 2015). Halere lehenagotik burututakoak dira Intravia performancea BCN Producció-n (2012), eta Secció Irregular - Mercat de les Flors (2014); proiektu horretan gaueko ibilbideak proposatzen zituen Serra de Collserola-n zehar (Bartzelona), lau urtean ingurune horri buruz egindako lan bereziari amaiera emanez horrekin.
 
Hainbat erakusketatan parte hartu izan du, tartean, eta besteak beste: Fictions. Caves/Cascades. Blindness of Love, Stedelijk Museum Buro (Amsterdam); Love Letter to Mars, Office for Contemporary Art (Oslo) eta Al Mawred Foundation (Kairo); Viaggio al centro della Terra, Museo di Città (Sassari, Sardinia); El espacio cósmico estaba allí, en dos o tres centímetros, Espacio Bacelos Galeria (Madril); Biennal Leandre Cristòfol (Lleida); Reykjavik International Film Festival // Hot Tub (Reykjavik, Islandia). 2014ko ekainean egonaldia egin zuen Marfa-n (Texas, AEB), Amsterdameko TAAKek antolatuta. Estrany – de la Mota Galeriarekin lan egiten du Bartzelonan.
 
Gerard Ortin
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com