CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » NIMONE OCOSO
NIMONE OCOSO

Loida A. Gómez Rubioren (Murcia) sorkuntza eta ikerketa egoitza

maiatzaren 23tik 26ra bitartean

ekainaren 13tik 16ra bitartean

 

 

 

Ai! Azala japoniarra izango banu...

Ai Zein zoriontsu nintzateke... nire gorputza ekialdekoa balitz.
Ai! Nik ez dut Mendebaldean bizi nahi.
Ai! Nik ekialdekoa izan nahi dut. Japonian bizi nahi dut. Ez dut mendebaldekoa izan nahi.

Ai! Nik geisha japoniarra izan nahi dut. 
Ai! Ez dut murtziar aktore sasikaukasiarra izan nahi.
Ai! Japonian egongo banitz… tximeleta zuria izango nintzateke… errekan pausatuko nintzateke… adar guztietan, zuhaitz guztietako hosto guztietan, eta lorean dauden gereziondoak… beste gauza bat lirateke… ez laranjondoak.
Ai! Orduan bai zoriontsu! Zein zoriontsu nintzateke, ai ene! Japoniarra banitz, zein zoriontsu!

 

Hori dio abestiak.

Barnealdeko abestia da.

Kanta oso ederra, fantasia duelako.

Kanta sakona da, eta azala osatzen duten korpuskulu guztiak ditu.

Abestia, abestiak dakarren mezua ongi interpretatu behar da.

Hori da gure egitekoa.

Abestiak eskatzen duena betetzea.

Zorte hori izango dugu.

 

Loida A. Gomez Rubio (1984) Murtzian jaio, Ciezan hazi, eta Bilbon bizi da. Aktorea eta sortzaile eszenikoa da. Arte Dramatikoan lizentziatua, Murtziako ESAD goi-mailako eskolan. Antzezleak prestatzeko XIV. Nazioarteko Laborategian aritu zen formakuntza lantzen, Sevillako Antzerki Ikerketarako TNT Zentroan (2009). Masterra egina du Arte Eszenikoetan, Madrilgo Juan Carlos I Unibertsitatean (2012). ARTAUD y otros animalespieza landu du INJUVE Gazteri Institutuaren laguntza jasota, 2014an. Antzezle gisa lan egiten du, mugimendu eszenikorako laguntzailea da, eta zuzendaritza eta dramaturgia ardurak hartzen ditu antzerki eta dantza konpainietan.

 

NIMONE OCOSO
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com