CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ Istorio bat entzuteari buruzkoa 1936ko testuinguruan
ISTORIO BAT ENTZUTEARI BURUZKOA 1936KO TESTUINGURUAN

José Luis Espejoren (Madril) ikerketa egoitza

maiatzaren 15etik 26ra bitartean

ATE IREKIAK: maiatzak 24, 15.30etan

 

 

Egonaldi honek entzulearen gorputzari forma ematen dioten mekanismoak ikertzeko balioko du. Espainiako testuinguruan kokatzen da, data zehatza batean, 1931 eta 1936. urteen artean, oraindik erabakitzeke baldin badago ere. Horretarako, gorrotoaren eraikuntza kultaralari buruzko istorio bat egingo du, eta aztertu egingo ditu diskografiaren, telefoniaren eta irratiaren industriak, baita pentsa ere, eta soinuaren ikonografiak. Egonaldiari etekin guztia atera ahal izateko, eta dena ondo bidean, ideia nagusia iturri teorikoak zein ikonografikoak errepasatzea da, horiek izango dira oinarri azterketa hau egiteko. Izan ere, aurkeztu izan ditu lehenagotik ere ikerlanaren forma ezberdinak edota antzeko lanak beste hainbat formatuetan, esaterako, Cuando no existía el Play (1900-1936) hitzaldia Madrilgo Villamanuela festibalean 2015ean, edota podcast formatoan Historia del ruido de los años 70 Metamina Free Net Radio irratian 2015ean ere bai, edo 2016an Sofia Erregina Museoko Irratian Cárcel de oro. Formas de la voz y la escucha entre 1939 y 1953 eta Encuentros con los años 30. Ruido de una década 2012an. 
 
 
 
Jose Luis Espejo. Hainbat eta hainbat tokietan lan egiten dut arteak entzutearen kulturarekin dituen harremanetan, hala nola, RRS Sofia Erregina Museoko Irratian, Ursonate Fanzinean, Mediateletipos.net, Entzutearen Behatokian edota Arrecifen. Tailerrrak eta hitzaldiak egiten ditut hainbat alorretan, eta Entzuteari buruzko ikasketetako klaseak ematen ditut Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Idazlanak eta podcastak publikatzen ditut, aipatzekoak dira horien artean: Richard Hamilton. La cultura popular es anterior al pop  RRSn; Una utopía más que apetecible Andrea Zarzarekin batera MASEn 2015; ”Durante la audición los hombres son reclusos", Artelekun, eta "Políticas de un espacio aural" ARTe SONorok prestatutako egitarauaren baitan, La Casa Encendidan.  
Penagos
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com