CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ TRANSMISIOA
TRANSMISIOA

Marcela Levi & Lucia Russoren (Brasil, Argentina) ikerketa eta sorkuntza egoitza

maiatzaren 10etik 17ra bitartean

 

 

 

 

“Transmissão” (Transmisioa) behin-behineko izenburua da, horrela izendatu nahi izan dugu Improvável Produções proiektuaren  sormen lan berria izango dena, eta abiatuko dugu hemen, Azalan. Oso gauza gutxirekin hasten gara, hori da normalena, baina guk hala nahita izan ohi da, argibideren bat aurkituz, puskaka sortzen, izenburuak ematen digun aitzakiari jarraituz, azken finean. Transmisioa, trantze-misioa, gehiegikeria, jabetza, aske utzi, askatu, igorri,  transmettre, très: mettre baino askoz ere haratago: sartu, sartu baino haratago. Goazen!

Egitasmo honetan parte hartzen ari diren kideak: Marcela Levi & Lucia Russo koreografoak, eta Icaro dos Passos Gaya eta Tamires Costa performerrak. 

 

Marcela Levik eta Lucia Russok 2010ean sortu zuten Improvável Produções, eta horren bitartez landutakoarekin etorri dira honako pieza hauek: Naturaleza Monstruosa (2011/12), Mordedores (2015), Boca de Fierro (2016/17), eta kale-ekimena dugun Sandwalk with me (2013). Kideen arteko egiletza da beraiena, hau da, Levi & Russo egile bakar gisa ari dira, eta zentzu irekienean lan egitearen aldekoa den zuzendaritza artistikoa da haiena. Bien ikuspegi sortzaileak bide eta ildo ezberdinak zabaltzen dituen prozesu batean biltzen dira, modu kritikoan indarrak batzeko, elkar baztertu gabe eta bi mutur kontraesankorretan erori gabe, beti ere.   

Improvavel Produ├žoes
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com