CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ A PROJECT MADE OF VOICES.
A PROJECT MADE OF VOICES.

Olga de Sotoren (Valentzia-Brusela) ikerketa egoitza

maiatzaren 8tik 12ra bitartean

10. Proklamaren baitan,  Artium eta Azalak lankidetzan antolatzen duen arte bizien programa

Egonaldia Bulegoa z/b-rekin (Bilbo) lankidetzan antolatu da

 

 

 

 

A Project made of voices (ahotsez osatutako proiektua) azken urte hauetan egiten aritu naizen lanaren emaitza da. Bertan memoriaren eta aztarnaren gaiak aztertzen ditut, eta lanean ari naiz honako gai hauetan: gorputzaren memoriaren azterketa eta analisia, dantzaren historiari lotutako ikerlana, eta pertzepzio bidezko memoria. Eta ari naiz joan den mendeko 30eko urteetan estreinatu zen obra bat abiapuntu hartuta.

Proiektu berri honen helburua ahozko agiriari buruzko lanean sakontzen lagunduko nauten modu berriak aztertzea izango da, baita oihartzunaren gaietan arakatzea ere, erresonantzia eta sedimentua testigantza batetik abiatuta, eta denbora honetan guztian zehar biltzen eta osatzen joan nahi zen audio artxibategi aski zabala oinarri hartuta. Elkarrizketak ere (frantsesez, ingelesez, gazteleraz eta alemanez) ugariak dira artxibategi horretan. Modu honetara, azken urte hauetako nire ikerketa, dokumentatze eta sormen lanari jarraipena emango diot.

Bi lan lerro nagusi hartu nahi ditut nire azterketarako: lehenbizikoan esanahia eta zentzua hartuko ditut ardatz, eta artxibategiko materiala erabiliko dut objektu dokumental bat imajinatu asmoz; bigarrenean, berriz, ahotsa aztertuko dut baina materia fisikoa den aldetik, horrela diskurtsoen eta errelatoen zentzutik aske geratu nahi dut, hitzekin, lengoaiarekin, hizkuntzekin, azentuekin, tonuekin, doinuekin eta xedetasunekin jolas egin eta objektu abstraktu baten sorreran murgildu ahal izateko.

 

Olga de Soto. Koreografoa eta dantzako ikerlaria. Valentzian jaioa da, eta Bruselan bizi da. Angers barrutiko CNDC — Centre National de Danse Contemporaine zentroan lizentziatua. Eginak zituen ordurako dantza klasikoko, dantza garaikideko eta solfeoko ikasketak Valentzian eta Madrilen. Bere sormen lanak bi ardatz nagusi ditu, honako hauek: ikerketa, eta konposizio koreografikoa. 1992an ematen dio hasiera bere ibilbideari, eta formatu ezberdineko pieza ugari sortzen ditu. 2000z geroztik memoriaren azterketan sakontzen hasten da, eta arte eszenikoaren eragina, bere erabilgarritasuna eta iraunkortasuna aztertzen ditu, honako bi zutabe hauetan oinarrituta: lehenengoan, egileak gorputzaren memoria lantzen du eta, bigarrenean, Dantzaren Historia aztertzen du ikusleek zein dantzariek ikusi eta interpretatu dituzten hainbat obrek haiengan utzi duten pertzepzioaren eta oroitzapenaren ikuspuntutik, idatziak, agiri ikonografikoak, ahozkoak eta ikus-entzunezkoak sortuz. Sorkuntza koreografikoa eta dokumental eszenikoa, arte bisualak, arte plastikoak eta instalazioak, horien artean dabil bere lana, hainbat diziplinekin aritzeak dakarren porositatearekin jolastuz, baina aldi berean loturarik galdu gabe artearen historiarekin, alderdi sozial eta politikoaren historiarekin, eta norbanakoen ibilbide eta esperientziekin. Olga de Sotoren lana hogei bat herrialdetan eman izan da. Olga maiz gonbidatzen dute tailerrak egitera eta hitzaldiak ematera etortzeko hainbat unibertsitateetatik, eta parte hartzen du mintegi, kongresu eta solasaldietan ere, bere ikerlanak eta metodologia partekatzen. 2013an, Olga de Sotok SACD Saria jaso zuen, Belgikako Egileen eta Dramagileen Elkartearen eskutik, Arte Eszenikoen alorrean, bere ibilbidearengatik eta, bereziki, Kurt JoossenLa Mesa Verdelanaren gainean egindako ikerketa eta sormen lanengatik.    

 ┬ę Franc╠žoise Rognerud
laguntzaileak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com