CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » PRAKTIKA ESZENIKOA ETA KULTURA BISUALARI BURUZKO MASTERRA 2016-17
PRAKTIKA ESZENIKOA ETA KULTURA BISUALARI BURUZKO MASTERRA 2016-17

Praktika eszeniko eta kultura bisuala masterraren sorkuntza eta ikerketa egoitza 2016-17 (Artea- Universidad Castilla la Mancha)

apirilaren 24tik 28ra bitartean

maiatzaren 1etik 5era bitartean

 

 

 

Urtero, Masterreko partaideek ikerkuntza-sorkuntza alorretako proiektuak lantzen dituzte bakarka zein taldeka. Proiektu horiek prozesu praktikoak dira, eta jarrera kritikoak, toki ezberdinetan jartzen diren eta jartzen gaituzten prozesuak lantzeko erabiltzen dira. Toki horiek moldatu gabekoak dira batzuetan, eta, orduan, guk egindako praktika horiek beste prozesu batzuekin alderatu ditzakegu. Prozesu horiek Masterraren hasieran abiatzen dira, eta, maiz, gero ere jarraipena izaten dute. Kurtsoak iraun bitartean, seminarioetan proposatu diren edukiak ere sartzen dira, baita gonbidatutako artistekin hainbat tailer eta laborategietan egindako esperientzia praktikoak ere. Proiektu bakoitzaren artean ematen den konexioaren intentsitatea eta seminarioetan nahiz laborategietan landu beharreko edukiak partaide bakoitzaren interesen arabera moldatzen dira, baina batzuen eta besteen artean sortzen diren elkarrizketak agerian jartzeko asmoz beti ere. Kurtsoan programatutako sesioen eta abian jarritako ikerkuntza-proiektuaren artean eman daitezkeen konexio horiez gain, bakarraldiak ere beharrezkoak dira, proiektuetan arreta zehatzagoz sakontzeko.

Azalatik Masterrari ematen zaion aukera aprobetxatu nahi dugu, araututa ez dauden denbora eta espazio bat guk nahi bezala erabiltzeko, Masterraren egoitza nagusia hartzen duen Madril bezalako hiri batek baldintzatzen duen erritmotik kanpora. Ikerkuntza-prozesu zintzo batean sakontzeko tarte egokia izan ezik, prozesuekin nahiz lankideekin beste modu batera elkarbizitzeko aukera bat ere da, eta elkarbizitza horrek ikerkuntza-prozesuan ere eragina izango du, ziurrenik.

Interesgarri da, oso era berezian, programako parte-hartzaileek Azalakoa bezalako proiektu independente eta autokudeatutako bat hurbiletik bizitzeko izango duten aukera, bertan sinergiak eta kutsatzeak era naturalean ematen baitira, bakoitzak bere garapenerako behar dituen denbora eta espazioa errespetatuz. Zentzu horretan, Azala-k ez du soilik espazio fisikoa eskaintzen denbora tarte jakin batean zehar, baizik eta bizi beharreko lantoki bat ere bai.

Oraingo honetan gainera, masterreko ikasleek egiten duten egonaldian zehar Idoia Zabaleta (Lasierra) irakasle gonbidatu eta koroegrafoarekin.

 

Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualari buruzko Masterrean partaideak 2016-17 edizioan honako hauek dira: Gabriel Alvarez, Guadalupe Mora Reina, Ana Paula Camargo, Sara Vilardo, Tomás Espinosa, Cécile Brousse, Talma Salem, Nazario Díaz, Angela Muñoz, Luis Alberto Moreno, Malen Iturri, Sofía Abreu, Pablo Ataucuri, Matias Daporta, Isaak Erdoiza, Nayeli Calderón, Inmaculada Marín, Natalia Ramírez Puschel, Sayaka Akitsu, Ana Lucía Piñán, María de Dueñas, Diego Mayoral, Laura Valle Lisboa.

 

Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualari buruzko Masterra Artearen proiektu bat da, Castilla la Manchako Unibertsitatearen, U.C.L.M,  eskaintza, honako hauen lankidetzarekin: Sofia Erregina Museoa, La Casa Encendida, Madrilgo Matadero eta Azala-sorkuntza espazioa. Honako hauen laguntza ere jaso du: Off Limits Galeria, L’animal a l’esquena eta Pradillo Antzokia.

Master honek ikerkuntza praktikorako testuingurua eskaintzen du, proiektuak esperimentatu eta garatzeko, baita teoriaren eta praktikaren arteko erlazioaren gainean era kritikoan eztabaidatu eta hausnartzeko ere. Beraz, kolaborazioaren bidez lan-estrategia berriak garatzeko gogoz ari diren sortzaileentzako eta ikertzaileentzako espazioa da.

MPECV 2016-2017
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com