CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » JAINKO BAT
JAINKO BAT

Hara Nori kolektiboaren (Vitoria-Gasteiz) sorkuntza egoitza

martxoaren 13tik 24ra bitartean

 

 

Jainko bat lanak Idoloa bilatzen du, gora begiratzera probokatzen digun idoloa. Gorputza miazkatu eta barrukoa ikutuz irudiak sortzen dituen idoloa. Irudikazioa. Munduz eraikitako mudu bat. Mundua.

Idoloz beteriko irudimen bat ulertu eta sortu nahi du.

Idoloa gorpuztu, azaleratu, muskulatu, jantzi, entzun, jo. Idoloa agertaraztea noberako barrunbetik atera nahian bilatzen du Jainko bat.

Historia besteen istorioez eraikititako istorioa da. Guzti horiek idoloak dira eta norberak hamaika daramatza barruan. Jainko bat  barrukoaz eta kanpokoaz hausnartu nahi du: bestea eta norbera, hangoa eta hemengoa, haiek eta ni, nia eta bestea, taldea eta banakakoa, ikusten dena eta ez dena ikusten... Egunerokotasuna eta sakratua denaren arteko leku goraipagarri hori.

Lan koreografiko bat, lan eskultoriko bat, lan arkitektoniko bat, lan poetiko bat, soinu lan bat, lan plastiko bat.

 

Hara Nori Marina Ortiz de Zaratek sortutako kolektiboa da eta beste kolektibo zein pertsonekin lan egin nahi du.

Oholtzan bi izango gara, Marina eta Patxi Suinaga. Marina Arte Ederretan lizentziatua da eta 2012tik arte eszenikoen mundura salto egin zuen. Ordutik Parasite kolektboaren ikasle eta kide izan da eta gaur egun beraiekin lan egiten du eta esperientziak konpartitzen ditu. Beste hainbat pertsona, kolektibo eta lekuetatik pasatu da ikastaro ezberdinak eginez: Odin Teatret, Ander Lipus, OBRA theatre, Sleepwalk Collective, inportanteenak aipatzearren. 2014ean Tripak kolektiboa sortu zuen Mayi Martiarena eta Maite Mugerzarekin batera. Bere lana arte plastikoak eta eszenikoak duten harremana bilatu nahi du.

Patxi musika eta soinu arloan aditua da. Wild Beach-en gitarra jolea da eta proeiktu musikal berri baten egilea: Taki Rave. Musika elektronikoa zuzenean jotzen du sintetizadore eta sekuentziadoreen laguntzaz. Beste aldetik, urte batzuk daramatza dantza garaikidean ikasten eta Parasite kolektiboaren sormen laborategian hartu du parte. Lan honetan soinua eta gorputza landuko presentzia ikoniko baten bila.

Garazi Lopez de Armentia (Parasite Kolektiboa): Dantzaria eta koregrafa da eta lan koreografikoaz arduratuko da

Hannah Whelan (Parasite Kolektiboa): antzerkigile eta zuzendaria da eta dramaturgia lanean aholkulari moduan arituko da.

Oier Guillan (Metrokoadroka): idazlea eta antzerkigilea. Euskara aholkularia izango da.

JAINKO BAT
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com