CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ Gure amodioa hasi zen Erdi Aroan, erdian, mendian, zure begien media nire begi berberak.
GURE AMODIOA HASI ZEN ERDI AROAN, ERDIAN, MENDIAN, ZURE BEGIEN MEDIA NIRE BEGI BERBERAK.

Elena Aitzkoa eta Usue Arrietaren (Apodaka- Bilbo) sorkuntza egoitza

2. egoitza: Filma transdramatikoa, otsailaren 27tik martxoaren 12ra bitartean

TOPO programaren barruan, 2016-17 urteetan zehar Azalak hartuko dituen hainbat egonaldi eta ibilaldietarako programa

 

 

 

TOPO programaren barruan, 2016-17 urteetan zehar Azalak hartuko dituen hainbat egonaldi eta ibilaldietarako programaFilma baterako fantasia generabilen aspaldi, odolean generaman, horregatik aukera sortu eta berehala zehaztu genuen filma hori zer izango zen. Kanpoaldeko filma, pertsonaiekin. Pasoliniren Medea filmean, tragediaren erdian laranja eta orkatila batzuk jolasten ari dira Piazza del Duomon, Pisan. Filma batek esferikoa izateko gaitasuna izango balu, laranja horien irudia haragiaren edozein zatitan pipita bat litzake. Zinemagintzan irudi poetikoak duen ezinbestekotasunaz jabetzeak ipso facto bihurtzen nau zinemagile, konprometitua, ausarta. 2013an talde-lanean oinarritzen den prozesu sortzaile bat zuzentzera deitu ninduten Azalatik, hala ulertu nuen. Filma baterako gogotan geunden aspaldi, esango nuke belaunaldiak direla horretan garamatzala, hemen, Lasierran, Araban. Artadi txikian berezko poztasun bat azaleratu zen, eta itobeharraren drama askatu. Orain filma kutxa txiki batean dago lo, maiatzak arte (2016), ez du ametsik egiten, ez atzera ez aurrera dago. Filmatze lana 2014ko uda amaieran egin zen, eta ‘minidv’ zintak kutxan gorde ziren. Benetako arrazoiak ahaztu ahal izateko eta errealitatea agertu dadin eskasena kendu eta odola ikus dadila. Mito bat egin lau oihuekin, errealitatea jada ez dela horrela idazten dirudienean, arakatz fruituekin dagoen andere hiltzaile batek ezagutzen dituen lagun guztiak biltzen ditu, eta uda gau bateko mahai baten bueltan kokoriko jarria eserlekuan, 4 urteko Kattalin haurraren hitzekin, istorioak kontatuzale zeneko garaikoa, hauxe dio –elkar ezagutzen dugun ia-ia guztiok gaude...!–. Ama baten eta bere semearen istorio tristea zegoen. Istorio alai bat zegoen, ur txorro baten aldamenean. Abesti bat, lilura bat, garai arteko, mundu arteko mezu bat: sasoiko loreak. Bitan gonbidatu nuen jendea. 

2013ko udazkenean istorioa elkarri esan genion, Viajera mimosa topaketan hain zuzen. Aste hartan, poemen eta performance ezberdinen bidez, nire kideei mezu bat helarazten saiatu nintzen, eta haiek arretaz eta marrazkiekin jaso zuten, niri hurrengo egunerako izango zen istorioaren gakoak emanez.

2014ko uda amaieran filma filmatu zen, Sopa de Piedras, Corazonada topaketan. Mundu guztiak egin zituen balio handiko ekarpenak. Sopa de Piedras: atzerritar bat etortzen da eta istorio bat kontatzen du harri bat urperatuta eta ura su gainean irakiten duen pitxar baten aurrean. Harrizko zopa zer den azaltzen duen bitartean, berde pixka bat ez dio kalterik egingo. Eta bizilagunek lutxarbiak eta itsas belarrak ekartzen dituzte. Errezetarik gabe: meteorito. Meteoritoa errezetarik gabe. Badakit errealitatea ederra dela edo edertasunez adierazten dela behintzat. Bere arima beltza ikusi nahi dugu. Bizarra, mutu.

Esperientzia honi amaiera emateko, bakarka arituko naiz Jorge Nuñezekin eta Usue Arrietarekin. Lehendabizikoarekin materiala begiratu eta digitalizatu egingo dut 2016ko maiatzean, eta bigarrenarekin, berriz, 2017an zehar, muntaketa lana egingo dut.

Nuestro amor nació en la Edad Media, la media de tus ojos mis mismos ojos filmaren prozesu guztian parte hartu dute honako lagun hauek: Idioia Zabaleta, Biniam, Adish, Ixiar Rozas, Nadia Barkate, Telmo, Maria Rios, Mari Pepa Olmedos, Pablo Marte, Manu Uranga, Sahatsa Jauregi, Loida Gomez, Lucia C. Pino, David Bestue, Julia Spinola, Raul Dominguez, Daniel Llaria, Estanis Comella, Maia Villot, June Crespo, Oier Iruretagoiena, Jesus Arpal, Leire Ugalde, Miren Jaio, Itziar Okariz, Inazio Escudero, Iñaki Garmendia, Jon Mikel Euba, Amaia Urra, Rosa Parma, Jorge Nuñez, Miguel A. Garcia, Mercedes Prusilla, Lorea Alfaro, Aitor Eizagirre, Usue Arrieta, Elba Martinez, Txaro Arrazola, Elena Aitzkoa eta Lasierrako haurrak.

 

Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) eskultore eta poeta da, baina pinturan, marrazkigintzan, performancean eta filma zuzendaritzan lanean dihardu ere. Egin dituen erakusketen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Mitya, June Cresporekin bat (El Polvorin aretoa, Zitadela, Iruñea, 2002) eta Cohetes, Kiko Perezekin bat (Arizko Dorrea, Basauri, 2011); eta Mujer primitiva, Praxis (Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz, 2013). Talde erakusketen artean, honako hauek dira orain arte egin dituen azkenak: Generacion 2015 (Revolver aretoa, Lisboa, eta La Casa Encendida, Madril), Suturak, cerca de lo próximo (San Telmo Museoa, Donostia, 2015 ), El Contrato (Alhondiga-Azkuna Kultur Zentroa, Bilbo, 2014), First Thought Best (Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz, 2014). Performancearen alorrari dagokionez, hainbat ekitaldi egin izan ditu honako zentro hauetan: Half House (Bartzelona), Azala (Araba), Bulegoa (Bilbo), Artium Museoa (Gasteiz), San Telmo Museoa (Donosti), Pyramid Atlantic (Sonic Circuits festibalean, Washington-DC, EEUU) edo The Super Coda klubean (NYC), besteak beste. Bere filmak honako areto hauetan eman dituzte: Cineteca Matadero (Madril), Espacio Cruce (Madril) eta Bilbo Arte.  2013an La Revolución de las Extremidades liburua argitaratu zuen, Lalavandera argitaletxearekin, Raul Dominguez artistarekin batera sortutakoa, beren lanak ez ezik, artista kidekoen lanak ere argitaratzeko asmoz. Horrekin bat, Le´Larraskito Klubaren (Bilbao), eta Zarata Fest festibalen antolakuntzan lanean dihardu. 2015an sormen artistikoa aitortzen duen Gure Artea saria jaso zuen.

Jorge Nuñez de la Visitacion (Santurtzi, 1983). Bilbon bizi da, eta bertan egiten du lan. Film arloan aritzen da, bere pelikulak, zine programazioa, idazketa, irakaskuntza eta eskenatokia bateratuz. Arte Ederretan doktorea da UPV/EHUan, ‘Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo’ doktore tesiarekin. Irakasle gonbidatua UPV/EHUko InCreArte masterrean. 2012ko Injuve saria irabazi zuen. 2013an ‘Puerta’ kultur-gunea sortu zuen, Laura Fernandez Conde eta Rosa Parmarekin batera. Hainbat film egin ditu, hala nola, Poder Exótico (Screaming tides) (2009), Marrón de Momia (2012) –Miguel A. Garciarekin batera–, Bath Salts (2013), The Mask of Atlantis (2013) edo Aladino & His Friends (2014) –Sarah Rasines eta Al Karpenterrekin batera–, besteak beste; ‘Niebla Fascista’ bere alter egoa da, eta showak egiten ditu; 2012. urtetik aurrera, ‘Pantalla Fantasma’ zinema arraroaren erakustaldia antolatzen du urtero, eta 2009az geroztik ‘Fuerza Vital’ aldizkari-bloga argitaratzen du.

Usue Arrieta (Arrasate, 1979) arte plastikoen eta zinemagintzaren alorretan lan egiten du. Egin dituen azken erakusten artean, honako hauek aipatu daitezke: ‘Ocho diez, seis o siete lobos’, Joan Miró Fundazioa, Bartzelona; ‘Contra Tapies’, Antoni Tàpies Fundazioa, Bartzelona; 1813. ‘Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea’, San Telmo Museoa, Donostia; ‘Lo viejo y lo nuevo’, ADN Platform, Bartzelona, ‘Resonance’, Goethe Institute Wyoming Building, New York eta ‘98 weeks’ Beiruten. Erakuste horiek guztiak baino lehen beste batzuk egin izan ditu honako aretoetan ere: Espai2, Terrassa; La Capella, Bartzelona; Juan Ismael Arte Zentroa, Fuerteventura; CA2M, Madril; edo Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan, besteak beste. Baita honako galeria hauetan ere: Adhoc, Lissi Hammerle, Nogueras Blanchard, Estrany de la Mota edo Angels Bartzelona, besteak beste. Bere bideoak honako programazio hauen barruan proiektatu dira: CGAI, MNCARS, La Casa Encendida, Palmako Nazioarteko Zinemaldia, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, FMX, Mar de Platako Festibala edo Cineuropa, besteak beste.

Gure amodioa hasi zen Erdi Aroan, erdian, mendian, zure begien media nire begi berberak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com