CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » EZPURUTUTASUNA LORTZEKO PROZEDURAK
EZPURUTUTASUNA LORTZEKO PROZEDURAK

Residencia de creación de Claudia Müller eta Clarissa Saccheli (Brasil) 

otsailaren 27tik martxoaren 16ra bitartean

ATE IREKIAK martxoak 15

 

 

 

 

 

Claudia Müllerrek eta Clarissa Sacchellik proposatzen duten egoitzarako proiektua da. Elkarrekin kolaboratu beharrak bultzatu eta batu ditu bi artistak, helburu horrekin bildu dira, ideiak elkar-trukatzeko asmoarekin zehazteko, baina bakoitzak bere proiektua egiten. Langintza ulertzeko modu berri bat proposatu nahi dute, eta balioko die elkarlanean sortzeko, bi sormen-prozesuei elkar elikatzeko aukera emango dien heinean. Proiektu honek zalantzan jarri nahi du bakarkako lana, geure ingurutik urrunduta eta indibiduala egiten dugun lana alegia, era berean ezbaian jarri nahi du lanen autoretza ere, eta testuinguru, une eta baldintza ezberdinetatik sortzen diren beste hainbat osagaiekin bete nahi du sormen-prozesua. 

 

 

Claudia Müller diziplina anitzeko artista da, hala nola, dantza, performance eta bideoa. Arteetan doktoregaia eta irakaslea Rio de Janeiroko Estatu Unibertsitatean, Brasilen. Uberlandiako Unibertsitate Federaleko dantza irakaslea da, Brasilen. 2000. urteaz geroztik bere obrarekin egiten du lan, hainbat festibaletan eta arte zentroetan aurkeztutakoa: Brasilen (Panorama de Dança/RJ, Mostra SESC de Artes/SP), Argentinan (Buenos Aireseko Dantza Festibala), Txilen (Escena Doméstica, UARCIS Festibala /Santiago), Espainian (In-Presentable/Madril, BAD/Bilbo, La Laboral Escena/Xixon, ARTIUM/Vitoria-Gasteiz) eta Portugalen (Al Kantara Festibala /Lisboa), besteak beste. Hainbat proiektu eta egoitza artistikotan parte hartu du: Interpolación (Espacio Graner/ Bartzelona, 2014), Migraciones Escénicas (Matadero eta Reina Sofia Museoa/ Madril, 2011), La Casa Encendida / Madril, Alcala de Henareseko Unibertsitatea (2005/2006), Abordajes Escénicas (ARTIUM - Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa /Vitoria-Gasteiz, eta Azala/ Lasierra, 2011), Azala (Lasierra, 2009).

Clarissa Sachelli diziplina anitzeko artista da. Dantza, performancea eta idazketa erabili ohi ditu maiz. Dantza ikasi zuen Laban (Londres, Ingalaterra), bertan irakaslea da, eta graduondoko ikasketak ditu Semiotikan, PUC unibertsitatean (SP, Brasil). Hainbat antzoki, festibal eta arte galeriatan aurkeztu ditu bere lanak: MIS - Museu da Imagem e do Som; Itaú Cultural, SPArte, Bienal Sesc de Dança (Brasil), Movimiento Sur - NAVE (Txile); CAPa - Centro de Artes Performativas do Algarve , Neu/Now Festival 2012 (Portugal); eta Castlefield Gallery, Smash Lab (Inglaterra), besteak beste. Lankidetzan aritu da honako artista hauen proiektuetan: Claudia Müller, Eszter Salamon, Tino Sehgal, João dos Santos Martins eta William Pope L.

PROCEDIMIENTOS PARA LA IMPUREZA
laguntzaileak
  • Iberescena
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com