CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ZALDIZKO AZKEN ERREINUA
ZALDIZKO AZKEN ERREINUA

Maria Salgadoren eta Fran MM Cabeza de Vacaren (Madril) sorkuntza eta ikerketa egoitza

otsailaren 13tik 26ra bitartean

ATE IREKIAK: otsailak 26

 

 

2013ko azaroan oboerako eta elektroakustikarako (Smash Ensemble) pieza bat estreinatu genuen Madrilgo La Nave 73 aretoan, Lola Diez Marcosek interpretatuta, III. La Lengu'entrebescada Kontzertuaren barruan. Obraren izenburua Zaldizko azken erreinua izan zen, eta bazuen azpititulu bat ere: Desobedientziaren aurrenengo istorioa. Pieza horrekin nahi genuen, batetik, desobedientziaren, errepresioaren eta gorputzaren arteko harremanetan ikertzen hastea eta, bestetik, Hoquenghemek bere liburu homonimoan aipatzen duen “irrika homosexualarekin” nolabaiteko lotura izan beharko zuen mundu semantikoa itxuratzen hastea. Lau urte geroago, eta Hacía un ruido lanak seinalatu zigun bidea egin ondoren, lan-eremu honi heldu genion berriro ere, ordutik gurekin genekartzan galdera askori aurre egiteko. Gure bizitzen eta gorputzen kontra, kanpotik obedientziarako, otzantasunerako eta ordenamendurako inposatzen diren arauak desobeditzeko zailtasunaz audiotestu bat idaztea garrantzitsua dela iruditzen zaigu oraindik, baina  oraingoz ez dakigu nola egin. Hori aztertzen hasiko gara, beraz, poesiaren eta musikaren hizkuntzak oinarri hartuta, eta aztertuko duguna izango da arnasketaren (arnasestua) materialtasuna eta adierazpen (ezeztatuaren) keinua bilduko dituen lan formala, (kanpoaldean) grabatutako hainbat soinurekin eta (barnealdean) egindako hainbat jarduera koreografikorekin batera. Biek gure irudimenean dabilzkigun soinuak, testuak eta performanceak burutu ahal izateko, gauza ezberdinak egin eta saiatuko ditugu AZALAn.

 

Maria Salgado. Madril, 1984. Poeta eta ikerlaria. Hizkuntza lantzen du testuen, audio-testuen eta ekintzen material osagarri gisa erabiltzeko. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan jaso zuen doktoradutza, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan hain zuzen, 1964az geroztik Espainian hizkuntza lantzeko poetikak gaiarekin osaturiko tesiarekin. Seminario Euraca ikerketa-taldeko kide sortzailea da, Patricia Estebanekin batera. Gaur egun, ikerketa-talde hori irakurketa, idazketa eta pentsamendurako gune kolektiboa da. Lau poema-liburu argitaratu ditu: ferias (San Sebastian de los Reyeseko Udala, 2007), 31 poemas (Puerta del Mar, 2010; Ediciones Danke, 2016), ready (Arrebato, 2012) eta Hacía un ruido. Frases para un film político (Contrabando, 2016). 2013az geroztik soinuaren alorrean ikertzen ari da, Fran MM Cabeza de Vaca konpositorearekin batera. 

Fran MM Cabeza de Vaca musikaria eta konpositorea da. Musika instrumentala eta elektroakustikoa estreinatu du nazio mailan zein nazioarte mailako hainbat festibaletan. Konpositore eta interprete moduan aritu da hainbat ikuskizun eszenikoetan, besteak beste Michelle Man, Guillermo Weickert, Fernando Lima, María Cabeza de Vaca edo Aitana Cordero bezalako koreografoekin lankidetzan. Ikus-entzunezko lanen artean, honako hauek aipatuko ditugu: Jose Luis Tiradorekin egindako film luze dokumentalak, eta Paco Leon zuzendariaren ‘Carmina y Amén’ filmeko soinu banda originala. ZEMOS98 kolektiboarekin kolaboratu ohi du modu agerikoan. Veo una Voz ikuskizun eszenikoa sortu eta zuzendu du, Ana Barcia aktorearekin batera; baita Todos Caníbales opera esperimentala ere, Nou Ensemblerekin eta Christian Fernandez Miron eta Roberto Martinez artistekin lankidetzan. 2013az geroztik testuaren alorrean ikertzen ari da, Maria Salgado poetarekin batera. 

ZALDIZKO AZKEN ERREINUA
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com