CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » BILDURA: LERROEN HIZKUNTZA
BILDURA: LERROEN HIZKUNTZA

Leonor Leal (Jérez de la Frontera) sorkuntza eta ikerketa egoitza

otsailaren 12tik 17ra bitartean

Moaré Dantza-rekin lankidetzan, Envoltura proiektuaren baitan

 

 

“Argentina andreak bere artearen bidez eratuko duen bizitzazko esfera dotore eta zirraragarrian harrapaturik geratu baino lehen; leinu sutsu baten sentikortasunaren sormena, alegia jatorri herrikoia duen arte bat zer bihur egin daitekeen erakutsi eta frogatu baino lehen, adimenak espresio eta asmameneko ingurune ahaldun batean hura erabat hartu, zeharkatu eta eraldatzen duenean, zuen aurrean dantzarik egiten ez duen gizon batek aurkezten arriskatuko den dantzari buruzko proposamen batzuk entzutera jarri beharko zarete derrigorrean”.

Hitz horiekin ematen zion Paul Valèry (1871-1945) poeta eta saiakeragile frantziarrak dantzaren eta abangoardiaren antzezle handienetako bat izan zen Antonia Merce y Luque ‘La Argentinak’ (1890-1936) ondoren egingo zuen emanaldia baino lehen eskaini zuen hitzaldiari hasiera. 

1936an datatuta dago, eta teoriaren eta dantzaren arteko elkarrizketa hura, izan zuten azkena izan zen. Argentina, 1936ko uztailaren 18an hilko da, Marokon soldadu frankisten altxamenduaren eta Gerra Zibilaren etorreraren berri dakiela.

“Dantzaren artea gorputzak inguratzen duen laino ikusezinarekin duen borroka da” idatzi zuen sei urte lehenago (1930) Federico Garcia Lorcak, ‘La Argentina’ aipatuz.

Baina ez ziren poetak, idazleak eta artistak haren dantzari buruz idatzi zuten bakarrak, La Argentinak berak hitzaldiak eskaini zituen ere, dantzaren hizkuntzari buruzkoak, eta sarritan ematen zituen egiteko txikiak, esaldi koreografikoak, azaltzen zituen ideiak argitzeko eta osatzeko.

Ez dago agiririk Merceren hitzaldi haiekin lotutako edukiak egiaztatzeko, baina Antonia Merceren jarrera nabarmena dirudi: gorputzaren inguruko teoria eta dantzaren praktika maila berean jartzeko beharra. 

Proiektu honek Paul Valèryk emandako hitzaldia (hura, bai, jasota baitago) hartzen du abiapuntu, baina hura eguneratzeko, azaltzeko edota dantzaren teoriaren eta praktikaren arteko harremanari buruz hausnartzen lagunduko diguten oharrak hari gehitzeko, baita hitzaldi horrek gaur egun zer azalpen behar dituen pentsatzeko ere, gorputzaren eta dantzaren ideiari dagokionez zer da gertatu dena 1936tik gaur egunera arte. 

Antonia Mercek hitzaldi hura berriro ere emango balu, gaur nolakoa zatekeen, zer egingo zukeen, zer eszena edo jarduera erabiliko lituzkeen jakin nahi genuke.

Ildo horretatik abiatuta, Paul Valèryren hitzaldia Antonia Mercek berreraginda, Leonor Lealek berrikusia, erresonantzia kate bati hasiera ematen diogu, “lerroen hizkuntzak” izan dezakeen gaitasuna frogatzeko helburuarekin: testuko letrak marrazten dituzten lerroak, eta dantzan lerroen mugimendua eragiten duen testua.

 

Leonor Leal Jerez de la Fronteran jaioa da. Dantza klasikoan eta espainiar dantzan egin zituen ikasketak, eta flamenkoan lehen urratsak ematea erabakitzen du Jerezko zein Sevillako maisu handien eskutik. Berehala hasi zen musikari zein andaluziar konpainia ezberdinekin elkarlanean, eta horiekin munduan zehar ibiliko da, bakarka aritzeko moduko esperientzia eta ezagutza bilduko dituen arte. Garai sortzaile propioari eta bakarkako bailaora lanari 2008an emango die hasiera, Leoleolé ikuskizunarekin, Jerezko “Los Novísimos” Festibaleko zikloan hain zuzen ere. Madrilgo Espainiar Dantza eta Flamenko Lehiaketan dantzari bikainenaren saria eskuratu eta 2011ko Jerezko XV. Festibalean Artista Berrien saria jasoko du. Bere ibilbidean honako ekoizpen lan hauetan arituko da ere: “ eLe eLe”, “Mosaicos”, “Frágil” edo JRT (Julio Romero de Torres margolariari eta flamenkoari buruzkoa), besteak beste. 

Leonor Leal
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com