CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » INUNDACIÓN
INUNDACIÓN

Magdalena De Santoren eta Histeria Kolektiboaren (Argentina-Bilbo) sorkuntza eta ikerketa egoitza

urtarrilaren 9tik 20ra bitartean

ATE IREKIAK: urtarrilak 19

 

 

2013ko apirilaren 3an La Plata hiria ur azpian gelditu zen. YPF enpresako errefinategi baten leherketak, ur kutsatuak eta birus batek zeharkatzen dituzte diagonal nagusiak. Haur saldo bat dabil tomografoen eta Etxe Habietako oheen artean, ur gainean. Kikitak bat salbatzea erabakitzen du hilda itotzetik, eta Emiliari emango dio, hau ama izateko irrikan baitago. Lesbiana bikote horren hondamenak aukera retro-futurista apokaliptiko bihurtzen dira, non inor ez dirudien salbu irtengo denik.

Uholdea Magdalena de Santo dramagile argentinarrak idatzi eta zuzendutako antzerki-lana da. Obra horrek egungo agenda lesbofeministaren hein handi bat biltzen du nolabait, garraztasunez. Azalan egokitzapen-prozesua eta muntaketa egingo dira, hiru euskal aktoreekin lankidetzan. Histeria Kolektiboak ekoiztuta, 2017ko otsailean estreinatuko da La Fundición aretoan, Bilboko Zinegoak Gaylesbotrans Zinemaldia eta Arte Eszenikoen Jardunaldien barruan.

 

Magdalena De Santo. Filosofian lizentziaduna da La Platako Unibertsitate Nazionalean, eta ahal duen guztia idazten saiatzen da: kazetari-lanak, testu akademikoak eta antzezlanak. Página/12 webguneko SOY gehigarrian kolaboratzen du, teoria transfeministei buruzko ikerketa-proiektuetan parte hartzen du (UBA, FFyL), eta Arteen Unibertsitate Nazionalean irakaslea da, Ikuskizunen Antolakuntza eta Ekoizpen Katedran. Hamar urte baino gehiago eman ditu antzerkiaren alorrean. Hasieran aktore lanetan eta gero egile eta zuzendari lanetan. Berak eginak eta zuzenduak dira “Inundación”, “Eduardo, la pelopincho”,  “Pensé que me ahogaba pero estaba yendo más profundo”. Antonio Romeroren zuzendaritzapean  “Canadá” estreinatu da.

Hainbat diziplina artistikotako lau emakumek osatzen dute Histeria kolektiboa. Partaideak komunikazioa – kultura – gizarte-eraldaketa ardatzaren inguruan batu dira. Kultur ernaldiko proiektuak lantzen ditugu, eta ikus-entzunezko ekoizpenak. 2013an ekin genion ibilbideari, Bilboko San Frantzisko auzoan. Karpinteria dugu egoitza, bulego eta egongelaren arteko hibridoa, non arte eszenikoetako, bisualetako edo musikaletako adierazpideak erakusten ditugun.

Leire Uchak 1998an hasi zuen bere ibilbidea antzerkiaren alorrean, AnderLipus taldeburu hartzen zuen "Antzerkiola Imaginarioa" antzerki taldearekin. Harez geroztik hainbat euskal konpainiarekin lan egin du: KheaZiater, Glu-glu, Hortzmuga, Pikor Teatro eta  La Dinámika, besteak beste. Tryater eta Zoutwerken holandar konpainiekin eta Bartzelonan Andres Waksmanekin ere lan egin du. Bere konpainia sortu du, eta formatu txikiko obrak egiten ditu bertan, esate baterako, Zer duzu, Amy?komedia. Honako film luze hauetan lan egin du: Te doy mis ojos, Visionarios, Ander, Alaba Zintzoa, Loreaketa Lasa ta Zabala.

Maite Fombellida. Arteari lotutako zer edo zer hautseztatu zuten une berean jaio zen Maite eta partikula horien inspirazio iturri bihurtu zen. Beraz, txikitatik egon izan da artearekin loturiko eskolaz kanpoko jarduera edota hautazkoak ziren hezkuntza praktika haietako baten batean. Ia zazpi urte eman ditu antzerki gunean. Eta lan egin du ere “Porpol", "Kukubiltxo" edota "Eidabe" bezalako taldeen emanaldietan. "Txalo" (baginaren bakarrizketa) zuzendariaren laguntzaile. Antzerki ikastaroak antolatu ditu eskoletan, institutuetan, Gasteizen (Arte Eszenikoen Tailerrean), Legaleonen (Irun). Plataforma Tirante, Mad science eta Hortzmugarekin kolaboratu du hainbat tailer, kalejira eta ekitaldietan.

INUNDACION
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com