CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » 1000 BIDER GOZATZEN
1000 BIDER GOZATZEN

Rosa Parmaren (Bilbo) sorkuntza eta ikerketa egoitza

urtarrilaren 9tik 15era bitartean

 

 

 

 

 

Gozo por 1000 (1000 bider gozatzen) Azalan lan egitea proposatzen du kilometro 1 izeneko proiektuaren barruan aldez aurretik sortutako materialarekin. 

kilometro 1 formatu txikiko eta formatu handiko marrazkien arteko lotura egiten saiatzen da. Marrazkiei honako izen hau eman diet: gorputz-marrazkia. Paper-erroilu batean egiten dira, hariekin estaliko naiz era potentzialean edo fisikoan, batera edo bestera. Hori da bidea, paper, oihal, 10, 20 eta 30 metroko erroiluen gainean marrazkiak egitea, akzio jarraitua sortuz. Gorputz-marrazkiak aldizka uztartzen dira marrazki txikiekin, oso landuak izan daitezke edo unean bertan eginak, aldez aurretik pentsatu gabekoak.

 

‘Gozo por 1000’ proiektuaren helburua espazio zabal eta garbi batean materialaren erregistroa egitea da, eta inflexio-puntua izatea nahi du etorkizuneko nire jarduera artistikoari begira. Horretarako, proposamen honek hiru garapen-fase ditu:

1 - Materiala espazioan artikulatzea: bildu, estali, bete. Zabaldu egiten diren, zintzilik dauden, paretak edo gorputzak mugitzen dituzten geruza sorta modukoak aztertzen ditut. 

2.- Paisaia ezberdin horietan antolatu diren geruza horien erregistroa egin. 

3.- Haiekin egon eta zerbait eginarazi (lehenengo fasetik areago). Marrazten jarraitzea, hori izan daiteke bat; edo marrazkitik aterata haiekin egon, mugimendu bat izan zitekeenaren sorkuntzarekin, dantza bat, kanta bat, kontakizun bat, oihu bat ote edo ez dakidan beste edozer. Zer gertatu daitekeen sentitu eta pentsatu nahi nuke. 

3. faseak jakin-min handia pizten dit, baina gerta liteke nik espero bezalako emaitzarik ez ematea, hala ere aukera eman nahi nioke.

 

Rosa Parma. Bilbon bizi da, eta han egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat tailer, topaketa eta mintegietan parte hartu izan du Artelekun (Donostia), Litografia Viñan (Xixon) eta BilboArte Fundazioan (Bilbo). Litografia Sari Nazionala irabazi zuen 2006an. Bakarka egin dituen erakusketen artean, honako hauek aipa daitezke: “In The Flesh” (Espacio Abisal, 2009), eta “MGT/ CT (Me Gusta Todo/ Copio Todo)” Bilboko Rekalde Aretoan, 2012an. Azken urte hauetan honako egoitza hauek egin izan ditu: Estruch (Sabadell, BCN), BilboArte Fundazioa (Bilbao), East Street Arts (Leeds, UK), eta La Fragua (Cordoba). Haren ohiko lan tresnak marrazkia, serigrafia, argazkia, edizioa dira, eta lan esparruak, berriz, auto-edizioa, feminismoa eta punk mugimendua. 2013an, 2014ean eta 2015ean honako proiektu hauek egin ditu: CHICAS ENOJADAS, RRR eta JANE WARTON. Egun ‘1 Kilómetro’ izeneko proiektua sortzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak emandako beka baten laguntzarekin. 2011az geroztik T-festa plataforma zuzentzen du Laura Fernandez Conderekin batera. Plataforma horrekin artea eta kamisetak egiteko aukera eman dituzten hiru festibal antolatu dituzte, 90 bat artistekin eta diziplina anitzeko kolektiboekin kolaboratuz, kamisetak egiten eta erakusten. PUERTA (2013-16) sortu zuen, Laura eta Jorge Nuñezekin bat. Bertan tailerrak, lan sesioak, topaguneak, filma proiekzioak, debateak eta proposamenak egin dira. Euskarri eta ikerketa lerro horiek (líneas) elkarrekin uztartzera jotzen dute: marrazkia, ikus-entzunezkoa, pintura, kontrakultura, ehungintza, idazketa, artistaren figura, saiakera, materia, diskurtsoa, prozesua.

GOZO POR 1000
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com