CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » DANIEL FARIA
DANIEL FARIA

Pablo Fidalgo Lareoren (Galizia) sorkuntza eta ikerketa egoitza

2016ko abenduaren 14tik 22ra bitartean

 

 

Inork gutxik aipatzen du arte edo eszena garaikidearekin fedea duenik. Honako hau transzendentziari buruzko pieza bat da, muturreko bizimodu bat egitea erabakitzen duen eta jainkoarekin elkarrizketan dagoen gizon bati buruzkoa. Pieza honek artistei galdetzen die izan ditzaketen fedearen alorreko uneei buruz, alegia fede balioa edota sinesmen asmoa duen haien sormen lanari buruz egiten die galde.

Daniel Faria olerkari eta monje portugaldarra izan zen. Harri bildumak osatzen zituen, elizen argia, antzerkia, literatura, musika, zinema maite zituen; lagunak ia modu obsesiboan maite zituen. Jainkoa gorputzaren esperientzia da bere poesian. Singevergako monasterio beneditarreko bere gelaxkan izandako erorketan hil zen, 28 urte zituela.

Jadanik desagertua dagoen ‘Hablar/Falar de poesía’ aldizkarian irakurri nuen lehen aldiz Daniel Fariaren berri. Orrialde bakar batek Danielen poema mordoa biltzen zuen, horrela gogoratzen dut. Une horretan bertan guztiz identifikatu nintzen erditik moztutako bizitza harekin. Ezagutu nuenetik, buruz ikasi nituen Danielen poemetako asko. Danielen bizitza nire bizitzarekin kidetu zen, nik utzi nion kide bihurtzen, eta hura izan zen nik egin nuen lehenbiziko nire fede-ekintza. 16 urte nituen orduan.

Hau ez da Daniel Fariaren bizitzari buruzko pieza bat, aukera bat baizik, bizitza batek beste bizitzetan norainoko eragina izan dezakeen aztertzeko. Daniel Fariaren lagun-min batek, hiru orduz luzatu zen solasaldiaren ostean, honako hau esan zidan: “Fariaren bizitzaren eta obraren ernamuina konpartitzea da”. Fedea, hitza, objektuak konpartitzea. Fariak etengabe idazten zuen, eta gauza asko oparitzen zien bere lagunei, eta idazkera hura fedezko ekintza modukoa zen, haren usteak konpartitzeko modua.

Esaldi horretatik abiatuta, pentsatzen hasi  nintzen konpartitzeak nire bizitzan hartzen duen tokiaz, komisario bezala egiten dudan nire lanean, eta erabaki nuen fede edo sinesmen mailako esperientziak biltzen dituzten beren piezetatik bi minutu eskatzea miresten ditudan 15 koreografo edo zuzendariei.

AZALAn egingo dudan lana atal horien ikerketa lantzea izango da eta gero haien guztien artikulazioa egitea pieza bakarrean, jendartea esperientzia horretako partaide izan dadin ere. Helburua da Danielen antzera egitea, hau da, besteenganako keinu hori bera egitea, besteen fede-esperientziak aurkitzea, gugan eragina izan dezaten, konpartitzeko. Fedea gorputzaren esperientzia dela konbentzituta, hala baitzen Daniel Fariarentzat, jendarteko pertsona bakoitzak atal horien mugimenduak ber-interpretatu beharko ditu.Azkenik, une fisiko horiek guztiak batera jarrita fede-ekintza bakarra osatuko dute, autoerretratu bat eta bizitza bakar bateko zati desberdinen bategitea. Daniel Fariak besteengana egiten zuen mugimendua, hori bera erreskatatzen saiatuko dira geure gorputzak. Horrela, gure gorputzak fede-keinu horien artxibategi eta memoria izango dira, dantza egiteko era desberdin horiek, galdetzeko era desberdin horiek, utziko al zara ukitzen, eskura al zaude?

Pablo Fidalgo Lareo (Vigo, 1984) idazlea, antzerki sortzailea eta komisario independentea da. La Educación físicaeta Mis padres: Romeo y Julietapoema-liburuen egilea da, biak Pre-textos etxearekin argitaratuak. Mis padres: Romeo y Julieta portugesez argitaratu du Averno editora argitaletxeak. Injuve Poesia Saria irabazi zuen La retirada(2012) lanarengatik. Bere lanak mundu mailako herrialde eta festibaletan aurkeztu ditu. O estado Salvaxe. Espanha 1939 (2013) eta Habrás de ir a la guerra que empieza hoy(2015) antzezlanak sortu ditu. PANOS (Culturgest, 2015) proiektuan parte hartu zuen, Só ha uma vida e nela quero ter tempo para construir-me e destruir-mepiezarekin. Ana Boralho & João Galanterekin kolaboratzen du. Arte performatiboen zikloak antolatu ditu MARCO MARCO (Vigo) eta Bilboko Alhondigarentzat. Escenas do Cambio Festibaleko zuzendari artistikoa da, Cidade da Culturan, Konpostelako Santiagon. Lisboan bizi da eta han egiten du lan.

Daniel Faria
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com