CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ Askatasunaren entrenamendua
ASKATASUNAREN ENTRENAMENDUA

Carolina Fernándezen sorkuntza egoitza (Galizia)

abenduaren 12tik 22ra bitartean

2017ko urtarrilaren 9tik 20era bitartean

ATE IREKIAK: 2017ko urtarrilaren 19an

 

 

Biografia batek osatzen du proiektu honen izaera, eta hezurdura nagusia gure sendiarekin 30 urte daramatzan loroaren askapena izango da. Loro horrek bere bizitzaren osoa eman du kaiolan sartuta, eta memoriaren familiarraren lekukoa da niretzat.

Loroa askatzeko ekintza horren bidez, familiako historiaren erradiografia bat egin behar dut, eta bide batez, ni ere nire izaeraren parteko garapenean eragozpen izan daitezkeen dinamika posibleetatik aske geratu nahi nuke.

Familia, nolabait, krisian dagoen itxigune edo giltzapeko esparru modu baten gisa begitantzen zait, eta uste dut erabat libre hegan egiten uzten ez diguten boterezko azpiegiturak sendotu ohi direla bertan. Hari energetikoak edota iraganeko memoriak, inkontzientearen bidetik baldintzatzen gaituztenak. Esan daiteke nire genealogia berriz aztertzea litzatekela, birsortze, probokazio eta berritze prozesuak piztu ahal izateko.

Proiektu honen dramaturgia egiteko, loroaren, nire sendiaren, sortu nahi dudan artelanaren eta nire artean emango den elkarrizketa hartuko dut oinarri.

 

Carolina Fernandez (1978). Artista arte bizien alorrean, bere lana zuzeneko erakusketa da, eta bertan ongi nahasten dira elkarrekin audiobisualaren, poesiaren, antzerkiaren, mugimenduaren eta performancearen osagaiak, hizkuntza propio bat lortzeko. Orain dela 13 urte ikasketak hasi zituen, eta formakuntza tailerrak eta sorkuntza ikastaroak egin ahal izan ditu honako profesional hauen zuzendaritzapean: Andres Corchero (sorkuntza), Constanza Brincs (Prozesuak, trazuak eta gorputzak), Hisako Horikawa, Regina Goerger, Yomiko Yoshioka (Butoh), Carmen Werner (ikerkuntza koreografikoa eta sorkuntza) Jordi Cortes, Guillermo Weickert (dantza, teatroa), Ana Valles (Sorkuntza), Marina Lee Tamayo (Flamenkoa). Urte bete eman du Angerseko Dantza Garaikideko Zentro Nazionalean, eta antzerki formakuntza garaikidea garatu ahal izan du Konpostelako Santiagoko "Espacio Abierto" eskolan, Carlos Neira zuzendari zela. Horrez gain, bere formakuntza aberastu nahi izan du artearen, kontzientziaren, xamanismoaren eta espiritualtasunaren alorretan ikasketak burutuz, Xavier Fernandez terapeuta transpertsonalaren aholkularitzapean.

Carolina Fernández
argazkiak
  • Carolina Fern├índez
  • Carolina Fern├índez
  • Carolina Fern├índez
  • Carolina Fern├índez
  • Carolina Fern├índez
  • Carolina Fern├índez
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com