CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » HARRIDURAZ SAIATZEN HARRIDURA(REKIN)
HARRIDURAZ SAIATZEN HARRIDURA(REKIN)

Gabino Rodriguez, Nicolas Pereda eta Garbiñe Ortegaren (Mexiko, Gasteiz) sorkuntza eta ikerketa egoitza

azaroaren 15tik 21era bitartean

ATE IREKIAK: azaroak 20

 

 

 

Saiakerasaiatzea da, noski. Probatzea. Idatzitako edo filmatutako ideien inguruan joan-etorrian aritzea ere bada. Galderak gogoratzea, erantzun posibleak aurkitzea gauzak zabal-zabal zalantzan jartzen ausartzen zaren bitartean. Harriduraegoera batean, berriz, gure nahiak, uste handiak, zirrarak etendageratzen dira, ezohiko zerbaitek eragindako txundidurari bide emateko.

Normaltasunari gero eta lotuago dagoen bizitza honetan, ohiko errutina bat lantzea diktatzen diguten heredatutako ereduek antolatuta, praktikatu beharreko gaitasuna da harridura. Behin eta berriro landu behar da. Saiatu behar gara. Behin eta berriro.

Talde nortasuna duen ikerketa- eta sormen-proiektua da hau, baina etena egiteragonbidatzen gaitu. Etenaldi modukoa da, ohi ez bezalako egoera batekeragina izan dezan gugan, eta gu ere harengan eragin ahal izateko. Eta bitarte horretan zer gertatzen den ikustea. Esperimentu sortzaile honetan,Garbiñe Ortegakuradoreak elkarrekin lan egitera gonbidatzen ditu Nicolas Peredaeta Gabino Rodriguez artistak. Proiektuak ikus-entzunezko obra bat eskatzen du, talde lanaren dinamikaren bidez egingo da, eta lan honetara biltzen gaituzten kontzeptu batzuen gaineko ikerketa eta elkartruke prozesu baten emaitza izango da. Aipatu kontzeptu horiek honako hauek dira: errepikapena, saiakera, harridura, denbora eta txundidura zineman eta arte eszenikoetan.

Gabino Rodriguez (Durango, Mexiko, 1983). Antzerkiko Unibertsitate Zentroko eta Zientzia Fakultateko Biologia (UNAM) karrerako ikasle ohia. 30 film luze baino gehiagotan parte hartu du, honako zuzendari hauekin: Nicolas Pereda, Raya Martin, Paul Leduc eta Cary Fukunag, besteak beste. Lagartijas tiradas al solkolektiboa  sortu zuen 2003an Luisa Pardorekin batera, 9 proiektu eszeniko egin dituzte. Honako festibal hauten parte hartu dute: Vienako Festwochen, Parisko udazkeneko Festibalean, Bruselako Kunstenfestivaldesarts, Madrilgo Escena Contemporánea, Montreal Transameriques edota Zúricheko Theater Spektakell, besteak beste. Ariel sarirako hautagaia izan zen 2007an,  “La niña en la piedra” obran egindako lanarengatik. 2009an Belfort festibaleko Prix Janine Bazin saria eta Gramado Festibalean antzezpen onenari saria jaso zituen, Perpetumm Mobile obran egindako saioarengatik. 2011an Toulouseko Zinemaldiak sail berezia eskaini zion bere lanari, gauza bera egin zuen urte horretan Paris Cinema Festibalak ere.

 

Nicolas Pereda (Mexiko DF, 1982). Mexikoko egungo zuzendaririk esanguratsuenetakoa da. Bere filmak nazioarteko festibaletara eraman dituzte, hala nola, Venezia, Rotterdam, Locarno, Toronto, Oberhausen eta Donostia. 10 atzera-begirako baino gehiago aurkeztu ditu mundu mailako festibaletan, filmoteketan eta artxiboetan, hala nola, Anthology Film Archives, Pacific Film Archive eta Harvard Film Archives, baita Jeonju-ko Nazioarteko Zinemaldian, Kartagena Indietako Zine Festibalean eta Valdiviako Nazioarteko Zinemaldian ere. Film Hoberenari ‘Horizontes’ saria jaso zuen 2010ean, Verano de Goliatfilmarengatik, Veneziako Nazioarteko Festibalean.

Garbiñe Ortega (Vitoria-Gasteiz, 1981) zine kuradorea da eta ekoizlea. Kuradore alorrean egin duen lanak mundu mailako jarraipena izan du hainbat erakunde eta festibaletan, hala nola, Anthology Film Archives (NYC), Film Society Lincoln Center (NYC), San Francisco Cinematheque, Flaherty NYC, La Casa Encendida (Madril), Tabakalera (Donostia) edota Moreliako Nazioarteko Zinemaldian (Mexiko). Pacific Film Archive (Kalifornia) artxibategian egin du lan 2010an, Kulturune Digitaleko zine-departamentuan 2014an. Ambulante Festibaleko zuzendaria izan zen, eta Luiso Berdejoren, VIOLET (2013), eta Virginia Garcia del Pinoren, LA DÉCIMA CARTA (2014), luzemetraien ekoizlea izan da. Gaur egun Cineastas contados serie-dokumentaleko zuzendaria da, eta hainbat zinemagileri buruzko edizio lanetan dihardu, esaterako, Bruce Baillie zinegile esperimentalari eskainitako monografikoan.

Ensayo (sobre) la extraneza
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com