CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Ji Gou: PreludioA ETA fuga La Minorrean
JI GOU: PRELUDIOA ETA FUGA LA MINORREAN

Neus Villàren sorkuntza eta ikerketa egoitza

urriaren 17tik 29ra bitartean

 

ATE IREKIAK: urriak 29, 17.00 ordutan

Tapete común programaren barruan, L´animal a l´esquenarekin lankidetzan eta INAME-en laguntzaz burututakoa

 

 

Ji Gou: Preludioa eta fuga La minorreanpaisaia da, eta presentzia.

Eraldatze-bidaia da.

Ihesbidea da.

Dualtasuna, bi poloen arteko bizikidetasuna da.

Argia, bakardadea eta arrakasta.

Abandonua eta iraunkortasuna.

 

Ji Gou borondateari buruzko lana da, norberaren begiradari buruzkoa, norbearen nortasunari eta limitei buruzkoa.

“Ez zara inoiz aurrena izango erabat, baina azkena ere ez… beharbada pipia sugarretan baino lehenagoko estasiaz disfrutatu ahalko duzu bakarrik.” Teoría de la ambición, Hérault de Séchellles.

Ji Gou: Preludioa eta fuga La minorreanargiaren espazio galkorrean, gorpuztasunean,  irudiaren iraunkortasunean, berehalakotasunean, erosotasunaren etengabeko bilaketan eta ezer inoiz geldirik ez dagoen ideian lanean aritzeko gogotik sortua da.

2016an, Neus Villàk, Leo Castrorekin batera (dantzari, bideo errealizadorea), agertokira ekarri nahi duDe acelgas y aceras proiektuan burututako ikerketa-lana behin betiko honako izenburu honekin: Ji Gou: Preludioa eta fuga La minorrean.

 

Neus Villà  (Badalona, 1982)  Gorputz lanari dagozkion diziplina desberdinetan jaso duen formakuntzak eta kirol entrenamendu gogorrak inprobisaziorako eta ikerkuntzarako oinarria eman diote, oinarri horretan batzen ditu diziplina, teknika, metodologia, irudimena eta espazioa. Interprete modura parte hartu du honako obra hauetan: Retratos, Souvenirs, Invitation to be seen, Simvolem, Los hermanos Garse. Eta honako zuzendari hauek gidatutako laborategietan:Angels Margarit (Kolbebasar), Nuria Font (Maping, Instal.lacions interactives), Mal Pelo (Clear night, L’esperança de vida d’una llebre, Tercer hivern, Band), NevadLab (Trobada 1). 2008an hasten da L’animal a l’esquena-rekin lankidetzan, hainbat proeiktutan parte hartuz. 2013tik hona Mal Pelorekin kolaboratu du asistente modura La esperanza de vidade una liebretalde-lanean eta El quinto inviernoPep Ramisek eta Maria Muñozek osatzen duten duoan.

Leo Castro (1973) Sortzailea eta interpretea, Filosofian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean (1996 BCN). Aktore modura hasiko da 1992an, Nancy Tuñon (Stanivslaski/Strasberg) estudioan, eta dantzari modura, berriz, 1996an, teknika garaikide ezberdinak ikasiz eta honako sortzaile hauen zuzendaritzapean: Benoit Lachambre, Ruth Zaporah, Mark Tompkins, Lisa Nelson, Maria Muñoz eta Andres Corchero, besteak beste.  SIAMB Kolektiboa sortzen du 1999an, Inprobisazioa eta Contact Inprobisazioa lantzen dituen kolektiboa hain zuzen ere. Mal Pelorekin bere lankidetzaren abiapuntua 2004. urtean dago, harez geroztik interprete/dantzari modura jardun du, baita zuzendari-laguntzaile modura ere, eta konpainiarako zuzendari lanetan laguntzaile ere bai; garai horretan ekingo dio bere sorkuntz-bilaketa propioari, Amadou (2009) eta Olivia (2012) bezalako pieza eszenikoak aurkeztuz. Egun L’animal a l’esquena Sorkuntza Zentroan aritzen da, lankidetza lanetan.

 

Lantalde artistikoa:

Sortze-lana, zuzendaritza eta interpretazioa: Neus Villà

Zuzendari-laguntzailea: Leo Castro

Musika originala: Fanny Thollot

Jantziak: Carme PuigdeValliPlantés

 

Eskerrak:

Pep Ramis, Maria Muñoz, Eduard Teixidor, August Viladomat, Nuria Font, Janet Novas

 

Honako hauen lankidetzarekin:

L’animal a l’esquena, Ajuntament de Celrà, Generalitat de Catalunya

JI GOU
argazkiak
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com