CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » HUTS ARTEAN
HUTS ARTEAN

Colectivo Qualquer-en (Bilbo-Brasil) sorkuntza egoitza

Irailaren 19tik urriaren 6ra bitartean

ATE IREKIAK: urriak 4 

 

Huts Artean proiektuak Jorge Oteizak espazio (hutsarte) gisa ulertu eta langai zuen materia horretara dantza kar eskulturarekin antzeko moduan egin bezala ekartzeko jakinminetik sortua da, alegia dantza airearen eremura hurbilduta, bolumenaren kontraldera.

Obra koreografikoa lantzea proposatzen dugu, Jorge Oteizak landu eta prestatutako honako kontzeptu hauetan murgilduta: espazio hutsa eta airea materia. “Hutsartea zizelkatuko” duen dantza.

Koreografoak garen aldetik, gogo berezia daukagu Jorge Oteizak landutako hasiera eskultorikoa eta espaziala dantzarekin lotzeko, biak halabeharrez espazioan garatzen direlako, zehazki hutsarte esaten diogun espazioan, dantzariek gelditu gabe erabili (eta koreografoek lantzen duguna). Oteiza 1956tik aurrera espazio hori bera argitara ekartzen saiatu zen, eta haren ikerketa linguistikoetan zabal garatu zuen, bereziki Euskararen iruditegi kontzeptualaren lekua bezala.

Horretarako, hainbat ideia gogoratuko ditugu Oteizak honako lan hauetara ekarritakoak:  “Esferaren Desokupazioa” (1957) eta “Kutxa Metafisikoak” (1956-1958), erreferentzia horiek erabiliko ditugu bai egitura koreografikoa sortzeko bai dantza emango den espazio eszenografikoa osatzeko orduan.

 

Colectivo Qualquer kolektiboa 2008an sortu zen Lisboan, Luciana Chierega (BR) eta Ibon Salvador (ESP), bien bat egitearen ondorioz. Luciana dantzan lizentziaduna da Anhembi Morumbi Unibertsitatean, eta Ibon, berriz, Euskal Herriko Arte Ederretako Unibertsitatean. Jarduera Eszeniko eta Kultura Bisualeko irakasleak dira Gaztela-Mantxako Unibertsitatean, Sofia Erregina Museoarekin lankidetzan. Dantza piezak lantzea da haien jomuga nagusia, dantza filosofia garaikidearekin gurutzatuz. Egunerokoarekin mugan dauden lanak egiten dituzte, batez ere koreografiatik abiatuta sortutako lengoaiak ikertuz. Espazioak, ez fisikoak bakarrik, baita irudimenezko eta fikziozkoak ere, antolatzeko kezka horrek, “erreala” den hori nola asmatzen den jakiteko ardura horrek artista hauek proposamen ezberdinetatik ibiltzera daramatza, hala nola, Seu Vicente (Lisboa 2011-2013) Egonaldi Artistikoetan c.e.m-ekin (centro em movimento) lankidetzan, eta Jarduera Eszeniko eta Kultura Bisualeko Masterrean (Madril 2013-2014)  parte hartuz. Horrez gain, parte hartu dute hainbat tailer eta mintegitan, eta lan egin dute Idoia Zabaleta, Lisa Nelson, Steve Paxton, Simone Forti, Vera Manteiro, João Fiadeiro edota Wagner Schwartz bezalako koreografoekin. Egun Bilbon dute egoitza nagusia, eta zuzendari dihardute honako proiektu koreografiko hauek: OVER, GAG, HUTS-ARTEAN-a eta It was a large room. 

HUTS ARTEAN
argazkiak
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
  • © Laia Cabrera
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com