CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ ALL OUR YESTERDAYS
ALL OUR YESTERDAYS

Lili Garcia Gomezen eta Miguel Rojoren (Kolonbia-Madril) sorkuntza egoitza

irailaren 12tik urriaren 6ra bitartean

ATE IREKIAK: urriak 4 

Iberescena programaren barruan

 

 

husgune hondakin hondar memoria ahanztura fikzio errealitate berreraikitze

2014ko abuztuan Lilli Garcia Gomezek black-out bat sufritu zuen tarte batez, gau partean. Gogoratzen duen azkena diskoteka batean Closer dantzatzen ari zela da. Gero iluntasuna. Argi bat, ondoren, ospitale bateko gelan esnatzerakoan. Zer gertatu zen denbora tarte horretan? Noraino aldatu du bere bizitza ezin gogoratzeak? Zer gertatuko litzateke husgune hori berreraikitzen saiatuko balitz? Zer gertatuko litzateke guztion artean saiatuko bagina berreraikitzen? Zer gertatuko litzateke beste batzuei emango bagenie gure husguneak berreraikitzeko aukera? Gertaera horretatik eta galdera horietatik abiatuta, ikertzen joan gara memoriak eta ahanzturak nola eragiten duten gure identitatean, eta nola berreraikitzen diren memoriaren husguneak. Gertaera berezi hori unibertsalagoak diren galderetara hedatzen joan da gailu desberdinen bidez, alegia nola da gogoratzeko gure modua eta nola eraikitzen gara gu geu oroitzapenen bitartez (banako gisara, komunitate gisara, gizarte ezberdin gisara). Edota W. Benjaminek Imágenes que piensan lanean idatzi bezala: “Bizi izandakoaren bitartekoa da memoria, lurperatutako hiri zaharren bitartekoa lurra den bezala, eta bere iraganera hurbildu nahi duenak zuloak irekitzen dituen gizakia bezala egin behar du. Erreparorik ez du izan beharko behin eta berriro zeregin berera itzultzeko, hura iraulkatzen eta barreiatzen jarraitzeko, lurra irauli eta zabaltzen den modu berean”.

Zer da historia kontaketetan desagertzen dena edo desagertzen doala dirudiena?

All our yesterdays memoriari, ahanzturari eta iragana berreraikitzeko gure moduari buruzko proiektua da, eta horrek guztiak nola eragiten dion gure identitateari. Walter Benjamini bezala, gogoratzearen eta ahaztearen arteko interkonexio hori interesatzen zaigu, presentziaren eta izatearen absentziaren arteko desadostasuna. Ahanztura eta oroimena bata bestearen gainean txirikordatzen doaz, bidegurutze bat dira.

All our yesterdays oroipen baten atzetik bila obsesionaturik bizi den detektibearen parekoa da.

Eta galdera horren iguruan dabilen ekintza, ez du obsesioa beste aukerarik.

Metodologiak, ekintza protokoloak sortzea galdutako oroitzapenera hurbiltzeko, gure memoria pertsonalaren eta (M)emoria kolektiboaren arteko joan-etorria begien-bistako egiteko, ikusgaitasuna emateko.

Elkarrekin gogoratzea, elkarrekin ahaztea, elkarrekin bila aritzea, elkarrekin berreraikitzea.

Zer da benetan gure, ez ote gara denok fikzio kolektibo bat?

 

Lilli Garcia Gomez  artista kolonbiarra da, haren lanak sorkuntza garaikidearen alor desberdinak esploratzen ditu: koreografia, performancea, instalazioak, idazketa eta arkitektura. Kolonbiako  l.e.c (laboratorio de investigación coreográfica y escenográfica) labotaregiarekin bere aurreneko performanceak egiten hasi zenetik, gozputza eta kalea erabiltzen ditu espazioaren, gorputzaren eta memoriaren artean ematen diren harreman ezberdinen gainean bere eta geure buruari galderak egiteko. w.o.r.k. ? (2014) kolektiboaren sortzaileetako bat da: kolektibo horrek diziplina ezberdinen arteko sorkuntzan eta hausnarketan egiten du lan: w.o.r.k. ? plataforma-laborategia da, hizkuntza ezberdinen eta haien hibridazio garaikideen topalekua. w.o.r.k. ? kolektiboarekin honako obra hauek sortu eta eman ditu: Discothèque (Paris/ Madril 2012-2015) , Nudités (Berlin/ Paris 2014-2015 ), Especial 1.1 (Paris 2013). Hainbat proiektutan parte hartu du, artista eta bizilagunekin lankidetzan, hiri-espazioari buruz gogoeta egin eta espazio hori nola berriro piztu pentsatzeko, hala nola, Parisen Seine-Saint Denisko le passage 8 (2014 ) eta Pleiades proiektua Parisko Lilasen (2015-2017), kolaborazio-lan berriena Cristina Lucasekin egin du, be fit and transform yourself: empathy work out table obrarako, Palais de Tokyon, Parisen  (2015), Do disturb festibalaren barruan. Egun, Parisko GB arte garaikideko zentroaren artista egoilea da.

Miguel Rojo erlaziozko antzerkiaren kontzeptuaren inguruan lanean ari den zuzendari eta performerra da, publikoarekin harremanetan egoteko forma berriak ezartzen eta identitatearen, boterearen eta komunitatearen gaineko galderak ikuspuntu desberdinetatik erantzuten. Espainiar Filologian lizentziatua Granadako Unibertsitatean, Eszena Zuzendaria Madrilgo Arte Dramatikoko eskolan, eta Jarduera Eszenikoetan eta Kultura Bisualean masterra Gaztela-Mantxako Unibertsitatean eta Sofia Erregina Museoan. Bere lan berrienen artean, honako hauek dira aipagarrienak: Algo está pasando y no sé qué es, Frantzian estrainatutako Cosas que nos gustaría ver en el escenario eta, azkena, Mataderren estreinatua: Lo que queda. With or without you ipuin-bilduma publikatu du, La vida, panorámica poema-bilduma, eta Marianito le rat-conteur haur ipuin marrazkiduna, sari ugari jaso ditu lan horien kariaz. Gaur egun Los Bárbaros proiektu artistikoan zuzendaria da. 2015ean artista egoilea izan zen La Casa Encendida-n eta CA2M-n Todo para el pueblo. Coreografías públicas proiektuarekin, INJUVEren laguntzaz Archivo de acciones con poca o ninguna relevancia pieza egin du. Los Bárbaros proiektuan diziplina guztietako artistekin egiten du lan, eta mugak gurutzatuko dituen lan corpusa sortzeko asmoa du, perspektiba eta era desberdinetatik tratatua izan dadin kontu bera: antzerkia, performancea, instalazioa, liburuak, argazkigintza. Haren lana egunerokotasunetik eta sinpleenetik ezustekora doa, zintzotasunean zentratuta, elkarrizketarako eta eztabaidarako espazioak sortzeko ahaleginean, betiere.

ALL OUR YESTERDAYS
laguntzaileak
  • IBERESCENA
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com