CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » PERIFERIKO KOLEKTIBOA
PERIFERIKO KOLEKTIBOA

Periferiko kolektiboa (Uruguay)

irailaren 13tik 23ra bitartean

ATE IREKIAK: irailak 21, 17.00 ordutan

7. Proklamaren baitan, Azalak eta Artiumek lankidetzan antolatutako arte bizien topaketa

 

 

Periferiko esperientzia estetikoak, formakuntza proiektuak, zirkulazioa, lankidetza, gogoeta eta ikerketa unean bultzatzen dituen taldea da. Izateko eta egiteko forma berriak eraikitzen ahalbidetzen digun ehuna sortzen dugu, hortik azaleratzen den testuinguruarekin etengabe solastuz. Emanzipatu, aurkitu, gertatzen zaiguna eta besteekin eratzen ditugun topaketetan anplifikatu. Afektuak eta subjektibitateak eraiki eta elkatrukatzen diren instanteak, gertakizun txikiak. Gure gorputza garaikideak horrela ezagutzen ditugu eta hortik abiatzen gara tangoak elkar besarkatzeko ematen digun aukera baliatuz. Egiten dugun ekintza bakoiza elkarrekin topo egiteko interesak bultzatuta dago. 

Jatorriz gizarte-dantza bat izatearen indarra dauka tangoak. Rio de la Platan jaio eta beste gizarte eta talde batzuetara zabaldu ahala aldatu eta aberastu egin zen. «Tangoa dantzatzeko, jendea elkartzen den lekua da “La Milonga”; itxurakerien gizarte-bilbe bilakatzen du espazioa. Jaia da guretzat, besarkatzeko erritu bat. Sentiberatasunen eta subektibitateen aniztasun izatearen aberastasunean sinetsiz sustatzen ditugu topaketak. Zatozte dantza egitera, eta hiru minutuz ezezagun bat besarkatzeak duen misterioari errenditzera».

 

Federica Folco, Gabriela Farías, Gianni Pena, Guillermo Fleitas, Eduardo Ferrer, Aníbal Domínguez, Sofía Lans, Sebastián Niz, Leonardo Anselmi, Fernando Goicoechea, Marina Monti, Ivana Dominguez eta Patricia Morenok osatzen dute kolektibo periferikoa. 2009an taldeak Federica Folcoren gidairitzapean gorputza eta mugimenduaren ikerketa prozesua hasi zuen, dantza garaikidetik eta tangotik zetozen jakintzetatik abiapuntutzat hartuaz. 

 

AZALAn egingo duten egonaldian zehar 7. Proklaman parte hartu eta lantegi eta milongen bitartez euren ezagutza eta ulermena partekatu dute. Artium museoan, Samaniegoko institutoan (Gasteiz) eta Langraitzeko instituoan gertatuko da hori.

COLECTIVO PERIFERRICO
laguntzaileak
  • Arabako Foru Aldundia
argazkiak
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Edu Hernando
  • © Idoia Zabaleta
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com