CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Gummy Head edo Buru Gomatsua
GUMMY HEAD EDO BURU GOMATSUA

Monica Realen, Lorena Lopezen eta Ines Muñozen (Valentzia) sorkuntza egoitza

abuztuaren 22tik irailaren 2ra bitartean

ATE IREKIAK: irailak 1 

 

 

 

Filmatutako mikro-ikuskizun baterako proiektua. Talde bat gara (Shemos). Hirukotea. Talde bateko hiru elementu. Umorezko talde bat.

“Cerebros en flor” deitu diogu lehenbiziko lagunarteko ‘experiment’ topaketari, eta helburua ahotsik gabeko mikro-filmak sortzea izango da. 

Geure buruak danSHErs modura definitzen ditugulako, gure gune amankomuna umorearen edota dantzaren mesedetan ari den hizkuntza fisikoa da, begiratzen denaren edota ikusten denaren arabera, betiere.  

“Geure burua borobila da, norabidea aldatzeko gaitasuna izan dezan” (ez dakigu nork esan zuen, baina gustatzen zaigu). Kopiatzea, imitatzea, plagiatzea eta besteen ideiak lapurtzea gustatzen zaigu. Hori erabiltzen dugu bai kalean aurkitutako esaldiak edota pelikuletan ikusitako egoerak geureganatzeko orduan, bai erakartzen gaituzten mugimenduak zuzenean imitatzeko garaian. Collagea gustatzen zaigu, umore absurdua ideia serioekin nahasteko antzerki-izaera. “Garunak egitura korapilatsua du, itzelezko efikazia duen sistema da, apur bat lardaskeroa, bilakaeraren historian zehar ia ustekabean eginez joan da” (pepeperez). Garuna lehengaia gisa. Garuna jostailu adikorra gisa. Garuna mekanismo traketsa gisa. Garuna estreinatzeko ideia piloa gisa. Garuna enpatia-sorgailua gisa. Gutxi gorabehera 1.300 gr pisatzen duen garuna.  

Mikrofilmak egitera jolasten jarraitu nahi dugu buru apatzen ideiarekin, buruekin —objektuen euskarriekin, garuna paseatzera atera... loratu edo elkar kutsatu nahi duten garunekin—. Esperimentazio ariketa bat egitea gustatuko litzaiguke geure buruekin, gure ideia zoro xamarrak fintzea, batzuetan xaloa eta besteetan lotsagabea den absurdo baten barruan. Egin bitartean goaz pentsatzen, ez dakigu zer da gure elkartaratzeak eragingo duena, espazio jakin batean emateko moduko jolas eszenikoren bat edota erakusketa baterako irudien bilduma bat izango ote den amaieran edo neurri ertaineko filmaren bat edota danSHErs bideoklipak oparituko ote ditugun gure musika-talde kutunenen artean… ez dakigu zertan bukatuko duen azkenenean jolas honek… Jolasean ibiltzeko izugarrizko gogoa daukagula, hori badakigu.

 

Lorena Lopez (Valentzia, 1981). Valentziako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan titulatua. Aktorea eta dantzaria da. Valentzian, Bartzelonan, Gironan eta Madrilen osatu ditu bere dantza ikasketak, honako irakasle hauekin: Maria Muñoz eta Pep Ramis, Lipi Hernandez, Jean Laurent-Sasportes, Monica Valenciano eta Marian del Valle, besteak beste... Interpretazio ikasketak, berriz, honako irakasle hauekin osatzen ditu: Fernando Piernas, Bob mc Andrew, Jordan Bayne, Eva Lesmes edota Eduardo Vasco, besteak beste… Mugimendua, hitza, irudia, hizkuntza eszenikoarekin lotura duen ororen inguruan egiten du lana. Orain ikus-entzunezkoen eta hizkuntza fisikoaren alorrean ikertzeko gogoa piztu zaio, imaginarioa zeharkatzera eramango duen bide bat jolasaren bitartez aurkitzeko. Egun Madrilen bizi da, eta hainbat konpainiatan lan egiten du aktore modura.

Monica Real (Valentzia, 1971). Gaur egun operan lan egiten du, atrezzista modura. Arlo eszenikoko proiektuetan parte hartzen du. Interpretazioa eta dantza ditu abiapuntu bere ibilbide artistikoan, hizkuntzen eta baliabideen arteko bat egitea bilatuz. Oraingo honetan danshers hirukote bateko kide modura dator, eta egingo duten pieza eszenikoak adiskidetasun eta elkar ulertze sortzailea ditu oinarri, jolas egoerako konposaketa batean. ‘Azalan’ izandakoa da lehenagotik ere, hainbat tailerretan parte hartuz eta gero mantentze lanetan arituz ere bertan. Sareen sare den Azalak beti eskaini dio sortzeko aukera, oraingo honetan dantza-proiektu bat egiteko aukera.

Ines Muñoz (Valentzia, 1985). Dantza ikasketak egin ditu Valentziako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan, eta arkitektura ikasketak, berriz, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (ETSAV). Dantza ikasketak osatu ditu Bartzelonan eta Gironan, baita urtetako bizileku izan duen Bruselan ere. Inprobisazioaren eta konposizioaren hizkuntzak lantzen ditu, baita  performancea eta bideo-dantza ere. Formatu txikiko lanak osatzen ditu beste egile batzuekin lankidetzan, arkitektura bihurtzeko eszena ulertzeko eta garatzeko baliabide erabilgarri. Horrez gain, interprete modura lan egiten du dantza eta antzerki piezatan, hainbat konpainiarentzat. Antzerki eta zine hizkuntzak lantzen ditu, absurdoaren ikuspegitik nahiz gorputza ekintzaren ardatz hartzen duten obren ikuspegitik.

Trois
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com