CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » KONTRAZALA
KONTRAZALA

Camila Tellez eta Sebastian Mahalufen (Txileko Santiago) sorkuntza eta ikerketa egoitza

abuztuaren 8tik 24ra bitartean

ATE IREKIAK: abuztuak 20

Ibesrescena programaren barruan 

 

 

 

Marrazkilari-ibiltariak gara, idaztea guretzat marraztea da, eta marraztea, berriz, pentsamendua da. Oinez ibiltzea gorputza behatzeko geure modua da, espazialtasuna betetzeko geure modua, eta pauso bakoitzeko lurralde berri bat idazteko geure modua.

Non kokatzen gara? Nondik gaude begira? Kontrazala izeneko honetan galdera horiek botatzen ditugu harriak bailiran paisaiaren kontra, performance gisa, marrazki gisa, idazlan gisa... oihuaren modura eta haien artean existitzen den guztia bezala. Paisaia horren behakuntza estua proposatuko dugu, hura biluzteko eta jatorriz daraman erropa kenduko diogu. Behatzen gaudenon pertzepzioak adiskidetzen saiatuko gara, baita lurralde bakar baten gaineko irakurketa anitzak egiteko aukera zabaltzen ere.

Paisaia ulertzen dugu irudi bat balitz bezala, eta irudi hori gizakiak sortutako lausodura bat bezala, lurraldea aipatzeko erabiltzen duena. Lurralde hori da, hain zuzen, berriz marraztu nahi duguna, hori interesatzen zaigu, paradigma mental bakarra balitz bezala pentsatzeari uzteko.

Paisaiaren behaketa eta birrantolaketa horri hasiera emango diogu keinu batekin, eta aurreneko keinu hori izango da han, lekuan bertan aurkitutako harri bat jaurtitzea. Jaurtiketa horretatik, bere lege fisiko eta goraberatsuetatik, abiapuntua proposatuko dugu, ardatzen ordenamendu berri bat egiteko, espazioan modu kardinalean berriz lekutzen lagunduko gaituen eraberritzea izango da. 

Ardatzen antolamendu edota kardinaltasun hori hirukoaren ordenari jarraituta egingo dugu, hau da, hiruko kardinala, errealitatea ulertzeko oinarrizko abiaburua bezala.

Laukoan pentsatzen dugunean, lauko kardinalean, gu ere abere izan ginela ahaztu duguntzat tentegi goratzen den kubo bat bezala gora egiten duela pentsatzen dugu. Eta hirukoan pentsatzen dugunean, aldiz, hiruko kardinalean, tente dagoen horrek bere oinarri zabala gainazala laztantzetik hasi zela berriz gogoratzen duela pentsatzen dugu.

 

Sebastian Mahaluf (Txileko Santiago, 1976) artista da eta arte bisualetako irakaslea. Arte Irakaslea da, eta aipamen berezia jaso zuen Arte Bisualetan, Txileko Unibertsitatean. Bere jardueran gorputzaren, marrazkiaren, geometriaren eta espazioaren artean dauden erlazioak ikertzen ditu. Bere lana honako herrialde hauetan landu eta erakutsi du: Txile, Argentina, EE.UU., Txina, Italia, Frantzia, Filipinak, Eskozia, Ingalaterra eta Finlandia. 

Camila Tellez (Txileko Santiago, 1982). Artista. Arte Bisualak ikasia Txilen (2006), hezkuntza egin zuen marrazkigintzan. PAStudies #27|Performance Art Studioan (Berlín, 2012) parte hartu du. MA Jardun Eszenikoa eta Kultura Bisuala, UCLM eta MNCARS (Madril, 2013) egin du, Museo Emozionala [ene gorputza museo bat da] proiektuarekin, performancea, testua eta haren erlazioak begiradarekin ikertzen ditu, begirada gorputzaren finkapena den aldetik. Escaner Cultural eta Arte&Critica (Txile) aldizkarietan idazten du. Bilbon bizi da, BilbaoArte 2016ko egoile gisa.

Contrasuperficie
laguntzaileak
  • IBERESCENA
argazkiak
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
  • © Camila & Sebastian
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com