CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » DENBORA TIEMPO
DENBORA TIEMPO

Kontxi Lópezen (Donostia) sorkuntza egoitza

uztailaren 25etik 29ra bitartean

ATE IREKIAK: uztailak 28

 

 

 

Lorategi baten kolore-mugimenduak: denbora, dantza-antzerkiko pieza bat da, non espazio eta denbora kontzeptuei buruz hausnartzen den, diskurtso surrealista baten bitartez; diskurtso horren bidez gertaeren (eta horien errepresentazioen) geruza desberdinei ere erreparatzen zaie. Piezan, era berean, giza jokoaren hiru dimentsioak (erreala, imajinarioa eta sinbolikoa) nahasten dira; umorea eta kontzientzia existentziala ere ez dira falta lan honetan. 

Taula gainean musikari bat eta hiru dantzari-interprete daude.

Ekintzaren haria, dramaturgia, eguneroko hiru gertaeraren muinetik eraikitzen da; izan ere, eguneroko sekuentzia horiek beren testuingurutik kanpo atera ditugu eta beraien espazio- eta denbora-garapen berezkoa aldatu dugu.

Era horretan, musika, mugimendua, dantza eta kolorea,  irudiak,  hitzak eta  soinuak erabiliz, eta elementu horiek guztiak elkarrekin erlazionatuz, txango egingo dugu beste mundu batera: hemen, gure ondoan, eduki arren, eguneroko martxan nekez erreparatu diezaiokegun mundu batera, alegia.

Pieza honek normalean alde batera uzten ditugun giza-kondizioaren alderdi horietan fokua jarri eta haiei erreparatzeko aukera ematen digu.

 

Proiektuko partaideak: Alvaro E. Olaiz, Olatz Perez, Joseba Garalde, Maialen Beloki eta Dani Blanco.

Kontxi Lopez (Donostia, 1972), psikologian lizentziatua, 1997az geroztik dabil antzerki-dantzaren arloan eszenaratzeak egiten. Egun, lehen hezkuntzako irakaslea da ikastetxe publiko batean, filosofian master bat egiten dihardu, dantza eta idatzi egiten du. Denbora Tiempo eta Instrucciones para la vida eszenaratzeetan lanean ari da orain.

Denbora Tiempo
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com