CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ZOMORROTZEN, AZTARNA JARRAITZEN, BILA IBILTZEN [1go URRATSA]: ETORKIZUNA PARTEKATZEN
ZOMORROTZEN, AZTARNA JARRAITZEN, BILA IBILTZEN [1GO URRATSA]: ETORKIZUNA PARTEKATZEN

Rosa Casado eta Mike Brookes-en (Madrid-UK) ikerketa eta sorkuntza egoitza

apirilaren 18tik 22ra bitartean

uztailaren 18tik 21era bitartean

Proklamaren baitan, Azalak eta Artiumek lankidetzan antolatutako arte bizien topaketa

 

 

 

 

 

 

Izango den Proklamako parte bezala apirilean hasi dugun proiektu bateko lehen pausoa da hau.  

Proiektuari buruz zer esan handirik ez daukagu oraindik (eta beste batzuen hitzak erabiliko ditugu lehen komunikatu honetan), baina kalean eta bertan pasatzen den horretan jarria dugu interesa, –nola bizi den, nola bereganatzen den, nola erabiltzen den–. 

Jane Jacobsek, 60ko hamarkadan hiriei buruz asko idatzi zuen emakume liluragarriak zioen kaleak eta haren espaloiak hiriko bizi-organoak direla... “bizitza sozial konplexu eta zirraragarrirako agertoki, zeinean hiriek funtsezko elementua [aurkitzen duten], alegia giza bizikidetasunerako formarik emankor eta sortzaileenaren [bihurtzen duen] markoa … Han, haietan [nahasten dira] gertaera handiak edo mikroskopikoak, adostutako jokaerak eta portaera marjinalak, monotoniak eta ezusteak, interesik gabekoak eta apartekoak, arruntak edo misteriotsuak, iraunkorrak eta mutazioak, ezinbestekoak eta alferrikakoak, ziurtasunak eta abenturak” (Manuel Delgado).

Lehen urrats honetan Gasteizeko kaleetan zehar zomorroen antzera ibiltzera goaz, zer gertatzen den ikusteko, iraganeko edota galzorian diren bizibideak arakatuko ditugu, liburuak miatuko ditugu, kaleak, plazak, mapak... Baina desagertu dena aurkitzea gustatuko litzaiguke batez ere, testuetan idatzia edo argazkietan jasoa geratu ez den hori hain zuzen, baina norbaitek noizbait ikusi, bizi, erabili, ibili, entzun zuena...

Horregatik deia luzatu nahi diegu Gasteizen bizi diren edo bizi izandakoei bertako kale, plaza, zeru, eserleku, parke, txori eta zuhaitzen esplorazio talde batean parte hartzera, abere-merkatua eta autobus-geltokia izandakoak zeuden tokian, orain Artium dagoen horretan hain zuzen.

Lantalde hau, aurtengo apirila eta iraila bitartean bilduko da hainbat bider, Rosa Casadok eta Mike Broookesek gidatuta, arte biziko Proklama programaren barruan.

Lehen bilera Artiumen izango da apirilaren 21ean, bilera informala izango da zer pentsatzen ari garen, zer egin gustatuko litzaigukeen kontatzeko, eta elkarrizketak nora eramaten gaituen ikusteko eta, beharbada, batera zer egin dezakegun eta nola antola gaitezkeen imajinatzen hasteko.  

Bicheando, rastreando, rebuscando [1er paso]: compartiendo el futuro
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com