CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » GUZTIAK BERRIRO ERE HASI BEHAR BALDIN BADU HAS DADILA BESTE NONBAITETIK
GUZTIAK BERRIRO ERE HASI BEHAR BALDIN BADU HAS DADILA BESTE NONBAITETIK

Colectivo Qualquer, Adriana Castaños eta Luisa Castroren (Bilbo, Brasil, Mexico) sorkuntza eta ikerketa egoitza

uztailaren 13tik 20ra bitartean

Ibesrescena programaren barruan

 

 

 

Planteamendu artistikoa zentratzen da kolaborazioaren eta koreografoen arteko materialen etengabeko transferentzian, non prozesu sortzailean jarduteko moduen aniztasuna da balioesten dena. Horrek dakarren aldaketa ahalera jartzen du lehen terminoan prozedurak: materialen, planteamenduen eta hasierako konponbideen mutazioa. Hori da proiektuaren ardatz nagusia, alegia koreografia ezaguera alor gisa sustatzea, testuinguruetatik eta lan modu ezberdinetatik sortzen diren arazoak konpontzen lagundu gaitzan eta, aldi berean, aurkezpen-protokolo berriak sortzen ere bai.

Lan honetarako, Colectivo Qualquer kolektiboak, Luciana Chieregatik (Brasil) eta Ibon Salvadorrek (Euskal Herria) osatua, eta Adriana Castaños (Mexico) eta Luisa Castro (Mexico)   bertan kide dituen producciones la lágrima, A.C. taldeak, izaera modularra izango duen pieza koreografikoa egingo dugu, lankidetza prozesu bizi batetik abiatuta, eta hainbat fase eta modalitatetan garatuko dugu bai Hermosillon bai Bilbon. Horretarako, koproduziora ekarri ditugu ere Sonorako Unibertsitatea (Hermosillo), Azala Sorkuntza Espazioa (Lasierra) eta Baratza Aretoa (Vitoria-Gasteiz).

Guztiak berriro ere hasi behar baldin baduproducciones la lágrima, A.C. taldeak sortutako koprodukzioa da, eta egonaldiak egingo ditu Hermosillon, Sonoran, Mexicon eta egoitza Bilbon duen Colectivo Qualquer kolektiboan.

Luisa Castro sortzaile eszenikoa, arkitektoa, kudeatzaile kulturala, irakaslea da. Lan egin du Antares Danza Contemporánea,  producciones la lágrima eta Margarita Danza Aquí konpainiekin, eta haiekin batera parte hartu du hanbiat festibaletan, hala nola, Mexicon, Estatu Batuetan, Colombian eta Venezuelan. Gorputz keinuaren esplorazioan barneratzen da eta espazioaren pertzepzioan, mugimenduaren eta gorputzaren luzapen modura, eta bere sorkuntza eszenikoez baliatzen dira hura erakusteko leku espezifikoetan eta espazio alternatiboetan. Masterra ikasten ari da Jarduera Eszeniko eta Kultura Bisualean (2013-2014) Madrilen, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean, Museo Nazionalarekin eta Sofia Erregina Arte Zentroarekin lankidetzan. Gaur egun Hezkuntza Maisutza ikasten ari da Unibertsitate Pedagogiko Nazionalean eta Arte Eszenikoetako lizentziaturako irakasle taldeko kidea da Sonorako Unibertsitatean. Horrez gain  Guztiak berriro ere hasi behar baldin badu... proiektuan parte hartzen du, producciones la lágrima eta Colectivo Qualquer kolektiboarekin lankidetzan.

Adriana Castaños irakasle, dantzari eta koreografo modura jardun du hainbat taldetan bai Mexikon bertan bai Mexikotik kanpora. producciones la lágrima sortzen du 1977an Hermosillon, sorkuntza, hezkuntza eta arte eszenikoaren sustapena jomuga dituen erakundea hain zuzen, eta horretan dihardute arte lankidetza eta elkarkidetza proiektuekin; taldeak ‘Un Desierto para la Danza’ Nazioarteko Erakusketan laguntzen du, hainbat emanaldiren zaindaritzarekin. Arte Eszenikoetako lizentziaturako irakasle taldeko kidea da Sonorako Unibertsitatean. Ikasketak egin ditu Zientzia Politikoetan, Heziketa Artistikoan eta Arte Moderno eta Garaikideko Maisutzan.

Colectivo Qualquer kolektiboa 2008an sortu zen Lisboan, Luciana Chierega (BR) eta Ibon Salvador (ESP), bien bat egitearen ondorioz. Luciana dantzan lizentziaduna da Anhembi Morumbi Unibertsitatean, eta Ibon, berriz, Euskal Herriko Arte Ederretako Unibertsitatean. Jarduera Eszeniko eta Kultura Bisualeko irakasleak dira Gaztela-Mantxako Unibertsitatean, Sofia Erregina Museoarekin lankidetzan. Dantza piezak lantzea da haien jomuga nagusia, dantza filosofia garaikidearekin gurutzatuz. Egunerokoarekin mugan dauden lanak egiten dituzte, batez ere koreografiatik abiatuta sortutako lengoaiak ikertuz. Egun Bilbon dute egoitza nagusia, eta honako proiektu koreografiko hauek zuzentzen dituzte: Over, Gag, Huts-Artean eta It was a large room

Si todo empieza de nuevo...
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com