CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ TUTUGURI
TUTUGURI

Flora Detrazen (Lisboa) sorkuntza eta ikerketa egoitza

maiatzaren 16tik 22ra bitartean 

 

 

 

Pieza koreografikoa eta ahotzezko bakarlari lana. Ahotsaren eta gorputzaren arteko disoziaziotik abiatuta, Tutuguri-k presentzia fisikoaren eta horrek eragiten dituen soinuen arteko desadostasuna sortzen du. Zatiketak gorputza zalantzan jartzen du utopien leku modura, izakiak, komunitateak, identitateak eta nahia desberdinak biltzen dituen zerbait bihurtuz.

Tutuguri Antonin Artauden dantza piezaz ari da, «Jainkoaren epaiketarekin amaitzeko» izeneko irrati-pieza baten zatia alegia. Indiar erritu batean inspiratuta, Artaud bere ahotsak hartua egotera iristen da. Titulu hori aukeratu dut hitzaren soinuak ez dakarrelako inongo esanahirik.

Tutuguri zuzeneko soinu-banda batekin sortuta dago, hartan ahotsa elementu koreografikoa da. Transformazioan ari diren soinuak proposatzen ditu: soinu horiek ezagunak zaizkigun egoerak gogorarazten dituzte, esanahi sorta zabalagoan pixkanaka-pixkanaka sartzen diren pertsonaiak eta paisaiak. Soinuek hitzak, fonemak, animaliak, gizakiak eta kantak aipatzen dituzte. Soinu-zerrenda horren antolaketa ezusteko moduan burutzen da, oihartzun-sortaren bidez. Logika narratiboa saihesten duen soinu-zatien izankidetasuna.

 

Kontzeptua eta performancea: Flora Detraz
Argiztapena eta eszenografia: Arthur Gueydan
Laguntza dramaturgikoa: Paula Caspão

Ekoizpena : compagnie pli

Egonaldia eta koprodukzioa: Forum Dança (PT) / Ramdam, un centre d'art (FR) / Espaço Alkantara(PT) / PACTZollverein (DE) / Espacio AZALA (ES) / Materiais Diversos Festival (PT)

 

Flora Detrazek literatura ikasi zuen (Hypokhâgne, Khâgne) eta Koreografia Zentro Nazionalean graduatu zen, Maguy Marinen zuzendaritzapean eta PEPCCn (ikerketa koreografikoko zikloa, Lisboan) Vera Manterok eta Lia Rodriguesek zuzenduta. Hainbat tailerretan parte hartu du, Meredith Monk, Loic Touze eta Meg Stuarten zuzendaritzapean, besteak beste. Performer gisa, lan egin du Marlene Monteiro Freitas, Miguel Pereira eta Laurent Cebe koreografoekin. Bereak diren lanak egiten hasi zen: Peuplements (2012), Gesächt (2014). Camille Lacroixekin lankidetzan, Waves site-specific arte proiektua sortu zuen, hirien arteko soinu-ibilaldien bilduma hain zuzen (Stockholm, Stoff Fest, 2013/ Lisbon, Triennal of architecture, 2013/ Caen, Festival Interstices, 2016). Urban Heat programan parte hartzen du (FIT- Festivals in Transition, 2016-2018).

┬ę Pablo L├│pez
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com