CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » KARTZELARA HITZ EGITEAGATIK
KARTZELARA HITZ EGITEAGATIK

Vicente Arlandis-en (Valentzia) ikerketa eta sorkuntza egoitza

apirilaren 18tik 22ra bitartean

 

 

 

1995ean Vicente Arlandis kartzelara eramango dute eta giza hilketa egin izanaz salatuko, irregulartasun asko izango dituen epaiketa prozesuan. Proiektu honekin eraiki nahi dira gertaera haien inguruko istorio berri eta bertsio berri bat. Mahaia gainean jarri nahi luke gertaeraren inguruan jazo ziren istorio multzoa, eta zalantzan jarri. Epaiketaren kontaketa ustez hotz eta objektibotik abiatu, eta mila puskatan lehertarazi. Eta aitaren kartzelaratzeak guztiz markatutako familiaren istorioa, gure modura, erreskatatu. Proiektu honek, beharbada, errugabetasun berri bat eraiki nahi du. Ez lege erakundeak erabakiko lukeena (gaur oraindik aldarrikatzen jarraitzen baitugu), baizik eta gertaera eszenikoa gauzatu (berritu, areagotu) dezakeen errugabetasuna. 

 

Vicente Arlandis. Valentziako Arte Dramatikoko Goi Eskolan lizentziaduna da, eta Ekoizpen Artistikoko masterra egin zuen Pentsamendu Garaikidearen espezialitatean, Valentziako Arte Ederretako Fakultatean (UPV). 2011-2012 urteetan zehar ikerketa praktikoko proiektua garatzen du a.pass (Advanced Performance and Scenography training) Brusela masterrean, araurik gabeko jokoaren gainean, eta emaitza Frankesteing izeneko proposamena izango da. Gaur egun bere tesi proiektuan lanean dihardu, jokoa hartuta praktika artistiko bezala Arte Bizidunen alorrean. 2001etik Sandra Gomezen ondoan, eta LOSQUEQUEDAN-a egituratik, gorputza, jokoa eta historia ardatz duten lan performatibo ugari egiten ari da, baita arte eszenikoen konbentzioak eta horiek garatzen diren testuinguru soziokulturalak ere.

Carcel por hablar
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com