CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » AITAREN LARRUA
AITAREN LARRUA

Tripak kolektiboaren sorkuntza egoitza (Gasteiz)

martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean

 

 

Tripak 2014ean sortu zen Gasteizen. Arte eszenikoak lantzen ditugu eta Aitaren Larrua gure bigarren sorkuntza da. “Aitaren Larrua”, orduan “Sei ispilu”, 2015eko ekainean aurkeztu genuen lehen aldiz Oreretan, Eztena jaialdian. Geroago, Gazteizen, Geroarten erakutsi genuen Kolektivo Monstrenkok antolatutako jardunaldi batzuetan, eta azkenik, Durangoko azokan “antzerki maratoian”.

Erretratu baten bitartez hasi ginen pertsonaia batzuen izaeretan sakontzen, haien eta gure artean loturak egiten. Pertsonaien begiradatik hasita, haien mugitzeko era, gestuak eta presentziaren nondik norakoak bilatzen. Aita eta bere seme-alabei buruz doa istorioa. Pertsonaiei eta istorioaren zentzuari garrantzi asko eman diogu, baina ezenatokia ez da hori azaltzeko leku bat bezala erabiltzen. Uste dugu istorio edo izaera berezien pisua azaldu egiten dela (agertu) eta beraz ez dela azaldu (esplikatu) behar. Ikuslearekin, pertsonarekin bat egin nahi dugu antzerkiaren bitartez. Horregatik nahiko arriskatzen gara lana, amets batean bezala, tentsioa, umorea etab. era nahiko gordin batean garatzen utziz.

Hasieratik aitaren pose bortitz eta zurruna nabarmentzen da, aitaren paperak ematen dion maila mantendu nahian, besteenganako duen erantzunkizunaren aurrean bere beldurraren irudi bilakatzen da. Tentsio hauskor bat mantenduz bere seme-alabekin batzeko edota hauek duten askatasuna harrapatzeko desioak ezegonkortasun batera eramaten du. Seme-alabek aitaren posea errespetatu gabe eta haien beharrak jarraituz jolas fantastikoen bitartez aitaren bihotza sendatzeko bakoitzaren barnekoa azalarazten dute, guztiaren egoera amets batean gertatzen den bezala biluztuz. Hiruak banakokerian bilduta, bata bestearen ondoan egonda espazio ez-ohizkoa sortuz agertzen dira. Bibolinjotzaile batek soinuaren eta indarraren bitartez tentsioa eta arnasketa kontrolatzen ditu.

Orain arte pieza honek 20 minutu iraun izan ditu baina lantzen jarraitu nahi dugu iraupen luzeko lana borobildu arte aurtengo Eztena jaiaildian, ekainean, osorik aurkezteko. Lan hau aurrera eramateko espazio baten beharra dugu eta Azalak eskeintzen duen aukera oso ona iruditzen zaigu.

Taldekide bakoitza herri ezberdinetan bizi gara eta guztioi iruditzen zaigu Azala, bat egiteko leku interesgarria dela. Horrez gain Azalak arte eszenikoen inguruan lan egiten duenez gure lanerako onuragarria izango delakoan gaude eta aldi berean gure lana eskeini dezakegu, harremanak eraikiz. Beraz egun batzuk kontzentratuta lan egiteko espazioa eskatu nahiko genuke eta suertatuz edo ahal izan ezkero “kanpoko begirada” ren bat edukitzea ere ondo egongo litzateke.

Antzerki hau bost pertsonen artean lantzen ari gara. Oraingoz, hiru aktore (Marina, Mayi eta Maite) eta musikari bat (Andrea)oholtza gainean eta zuzendari edo laguntzaile bat (Oier) kanpotik. Hasiera batean hiru aktoreek soilik hasi genuen lan hau baina aurrerago Kanpoko begiradaren beharra ikusita laguntza eskatu genuen eta honen onurak ikusita taldea osatu genuen. Geroago musikari bat gehitu zaigu, hau ere laguntza bereizia. Esan beharra dago guztion artean hari garela pieza sortzen eta guztiok artzen ditugula zuzentzen gaituzten erabakiak.
 


Tripak 2014ean sortu zen Gasteizen Arte eszenikoak lantzeko. Marina Suarez Ortiz de zarate, Mayi Martiarena Litago eta Maite Mugerza Ronsek osatzen dugu taldea. Hiruok Arte Ederretan lizentziatuak gara eta geroago Gazteizko Baratza aretoan egon gara bertako laborategian arte ezenikoa lantzen.Gure lehenengo pieza, “Maite”, bertan aurkeztu genuen Skratxe gauean. “Aitaren larrua” gure bigarren lana litzateke.

Oier Diaz Aranzeta: Artista plastikoa da. Arte Ederretan lizentziatua eta 2015ean, Kalostra Arte eskolako ikaslea izan da. Aurten, Eusko Jaurlaritzako arte sorkuntza burutzeko beka bat jaso du.

Andrea Berbois Lazpiur: Musikaria da. Filosofian lizentziatua, gaur egun Musikene eskolako ikaslea.

 

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com