CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » GORPUTZ-BESTE
GORPUTZ-BESTE

Rocío Pérez-en (Valencia) ikerketa egoitza

martxoaren 14tik-18ra bitartean

 

 

 

“Maitasunarekin gerta ohi den bezala, egin ahala gorputzetan uzten dituen markengatik bakarrik antzeman daiteke dantza”. (Conde-Salazar, 2015).

 

Cuerpo-otro, ikerketa-proiektuko #2 gailua da, dantzatzen duen gorputzaren inguruan. Dantzariaren gorputza esperientziak biltzen dituen gorputza da, gorputz ugarik zeharkatutako gorputza; bizi-esperientziaren gorputz hartzaileak. Mugak zalantzan jartzen dituzten gorputz adoretsuak, kontrolari ihes eginez eta errealitatea hedatzen dutenak, beste forma posible batzuk bilatuz.

Azalan egon ginen aurrenengo aldian Idoia Zabaletaren erretratu bat egiteko izan zen, gorputzean azalari atxikita eta haragi bera zeharkatuta geratzen diren aztarna horiek arakatzeko asmoz. Ikusi ahal diren aztarnak eta ikusezinak direnak, dantzak bizibide bezala praktikatzen duten haiengan utzi dituenak.

Gaur, berriro itzultzen gara, harekin batera aurreko topaketetan, intuizioz eta ia ustekabean, biltzen joan ginen zentzuari buruzko materiala eta ikus-entzunezko materiala berraztertu, zalantzan jarri, kontrastatu, ikertu, irauli eta erabiltzeko. Proiektua instalazio/performance bat sortzera bideratuta dago, iradokitako gorputzaren erretratu partikularra eraikitzeko aukera eskaintzen diogu bertan behatzaile/jarduleari, aldez aurretik gidatuta ez datorren begiradaren bidez. Horrekin nahi duguna behatzaileak begiradaren potentzialtasunari eta haren izaera subjektiboari buruz hausnartu dezala da, paisaiari begiratzen diogun bakoitzean aldatu egiten dugulako, begirada berri bat sortuz, gorputz-beste batean irekitako obra bat.

 

Rocio Perez (Valentzia, 1969). Dantzaria, koreografoa eta Valentziako Dantza Profesionaleko Kontserbatorioko irakaslea. Haren formakuntza dantza klasiko eta garaikidetik baldin badator ere, esperimentazioa eta inprobisazioarekiko bere gogoak bestelako dantza praktiketara eramaten du, hala nola, Dantza Berria, Contact-improvisation, Movimiento Auténtico, Body-weather, DEK (Denbora Errealeko Konposizioa)… 

Valentzian eta Bartzelonan interpretatzaile lanean sakontzen du, dantza konpainia ezberdinetan. Eszenaren beste aldean jarri eta, horrela, esperientzia-sorta garrantzitsua bereganatzen hasten da, dantza-konpainia eta eszena-zuzendariekin kolaboratuz: Carmen Portaceli (Bartzelona), Ximo Flores (Valentzia. Teatro de los Manantiales), besteak beste. Sorkuntzak, ikerkuntzak eta esperimentazio praktikoak pizten dioten interesak bere egitura sortzera eramaten du, Cel Ras, 1998-2011; sorkuntza, formakuntza eta ikerkuntza proiektuak eratuko ditu, arlo desberdinetatik datozen beste artista batzuekin batera garatzen dituen proiektu artistikoak. Gaur egun ikerkuntza dabil buru-belarri, sorkuntza prozesuetan eta eszenaren mugak gainditzen dituzten proiektu artistikoetan laguntzen.

Cuerpo-otro, Rocío Pérez
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com