CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ Itsaso arrotzak sutan. Pazifikoa # 3
ITSASO ARROTZAK SUTAN. PAZIFIKOA # 3

Txalo Toloza eta Laida Azkonaren (Txile- Iruñea) sorkuntza egoitza 

martxoaren 7tik 18ra bitartean

 

 

 

Extraños mares arden puntu geografiko zehatzean zabaltzen hasten da,  23º 26’ 15” hego latitudean eta 70°25’42” mendebal latitudean hain zuzen, Kaprikornio tropikoak Atacamako basamortuaren marrazten duen alegiazko lerroan, Ozeano Pazifikoaren eta Andetako Mendikatearen artean. Koordenada horietatik ikertzen du basamortuaren eta bertan bizi diren gorputzen arteko erlazioa.

Eguzkiak itsututa ibilbidea egitea lortzen ez duten gorputzak, haize kolpe etengabeak gortuta iparra ezin bilatu dabiltzan gorputzak, egunaren eta gauaren artean ematen den 30 ºC aldeak apurtuta aurrera gelditu gabe hiru pauso baino gehiago ezin eman dezaketen gorputzak. Oxigeno ezak jotako gorputzak. Eta hala eta guztiz ere zutik jarraitzen duten gorputzak. Gorputz posibleak.

Hartan eta harengatik gertatu izan diren basakeriak bezain neurrigabea den basamortuan hitzordua egiten duten gorputzak.

Extraños mares arden modu dokumentalean murgiltzen da gorputz hauen eta XX. mendeko lau industria-zutabeen artean gertatzen den erlazioan: meatze-industria, finantza-industria, arma-industria eta arte garaikidearen industria.

Extraños mares arden honako talde hauen arteko elkarlana da: NAVE – Sorkuntza eta Egonaldietarako Zentroa, Bartzelonako Antic Teatre eta Graner, Belar Gorria eta Iruñako Teatro Gayarre, Antofagastako Fundecap, Bilboko Festival Bad eta Terrasako TNT.

Txalo Toloza- Fernandez (Antofagasta, 1975). Ikus-entzuneko sortzaile ikasketak egiten diru Txileko Santiagon eta Bartzelonan, bertan egin du lan 1997az geroztik. Bideo-artista, performer, eszena-zuzendaria eta kultur ekintzailea, azken urteetan ikus-entzuneko errealizazioan espezializatu da, arte bizidunetara, bideo-sorkuntzari aplikatutako gailu mugikorretara eta lanabes eszeniko birtualen sorkuntzara bideraduta. 2007tik hona FFF-ko kide da, Roger Bernat eszena-zuzendariaren antzerki konpainian. Sonia Gomez performerrarekin ohiko kolaboratzaile da, ‘Lagartijas tiradas al sol’ antzerki-dokumentalerako konpainia mexikarrarekin egin du lan, besteak beste, Lidia Gonzalez Zoilo eszena- zuzendariarekin eta Laida Azkona Goñi koreografoarekin. Jaialdi, jardunaldi eta galeria ezberdinetan erakutsi du bere lana, Espainia, Txile, Mexiko, Kolonbia, Italia, Danimarka, Txina, Japonia, Brasil edo Argentinan, besteak beste.

Extra├▒os mares arden. Pac├şfico # 3
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com