CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » AMORRU FINA
AMORRU FINA

Ebi Soriaren (Donostia) sorkuntza egoitza

otsailaren 29tik martxoaren 5era bitartean

 

 

 

Rabia exquisita proiektu eszenikoa izango denaren ikerketa baterako abiapuntua da. Iragazkorrak gara, egarrituak, izerditzaileak, beraz, materia maneiagarria. Interesatzen zaidana da, izaki-makina desiratzaile garen aldetik, giza joera horretaz elikatzen den manipulazio mediatikoa. Nahia, Frustrazioa, Amorrua, mass mediek momentum horretan hainbeste esplotatzen duen ekuazioaren aldagaiak dira, eta emaitza.

Gorputzak, irudiak, gorputzen irudiak, imajinatutako gorputzak, imajinatzen ari diren gorputzak, gorputzak imajina dezaten...

Azken finean, nire eskura dauden material guztiak erabiliko ditut dramaturgiak, poesia, musika garatzeko eta espazio bat denbora batean diseinatzeko, edo denbora bat espazio batean, kontatu nahi dizudana zer den kontatzera jolastea, eta ondorioz... hori bera kontatzea testu, akzio edota ikus-entzunezkoen bitartez, besteak beste.

 

Ebi Soria, musikaria, konpositorea, aktorea, performerra. Donostiako Musika eta Dantza eskolan ikasten du, eta Bartzelonako Musics Tailerrean. Bere ibilbidea musikan hasten du, eta pixkanaka beste diziplina batzuekin aritzeko gogo bizia pizten zaio, hala nola, ikus-entzunezko dantza, antzerkia, instalazio-artea, performancea. Diziplina desberdineko proiektuetan parte hartu du, esaterako, “ElConccertino Teatro”, “TikTara” (Jazz-World Musika), “Hiriko Taldea” (Dantza-performancea). Parte hartu du “Tempus Tempi” bezalako proiektuetan (Anakrusa), “CsO” (Organorik gabeko Gorputza, Arteleku), “Katarsis” (Ebi Soria & Dantzaz Konpainia), “Focus” (Foccus), eta abar...

Rabia exquisita
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com