CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ALVAROTURRION.COM
ALVAROTURRION.COM

Alvaro Turrionen (Donostia) sorkuntza egoitza 

2016ko urtarrilaren 25etik otsailaren 18ra bitartean

ATE IREKIAK: otsailaren 17an 18.30etan

 

 

 

 

 

Martxan zeuden proiektuetatik kanpo geratzen ziren abestietarako ideiak eta zirriborroak biltzen urteak eman ondoren, haiei forma ematen amaitzeko aukera eta unea da Azala, hizkuntza propioa aurkitu dezaten, eta koherentzia emateko.

Egingo dudan web orrialderako edukiak sortzea da helburua, ikus-entzunezkotarako musikaren konposizio eta ekoizpenera bideratuak, Kristonkino taldearen eskutik hurbildu bainaiz eremu horretara eta, gaur egun, norabide horretan jarri dut nire ibilbide profesionala.

Zirriborroetan musika klasikoaren -erromantizismoa, modernismoa, minimalismoa-, musika beltzaren –blues, soul, funk-, “garage” eta 60 urteetako psikodeliaren, rock ‘setenteroaren’ eta hainbat soinu elektronikoren zatiak antzeman daitezke, guztiak a priori musika instrumentala egiteko asmoarekin.

Lana egiteko pianoa, gitarra, baxua eta hammond organoa bezalako tresna akustiko eta elektronikoez baliatuko naiz, baita gaur egungo informatikaren potentziaz ere, sampler-teknologia eta eskuko grabazio-sistemen malgutasuna aprobetxatuz.

 

Alvaro Turrion teklista izan da Small Things, Fivelives, Feeling Machine, Chico Boom eta Supersweet bezalako taldeetan, azken horrekin “The Hereafter” LPa argitaratu eta 30etik gorako kontzertuz osatutako bira egin du urte betez, 40tik gorakoa hurrengo urtean The Who taldearen “Tommy” diskoari omenaldia eginez. Kolaborazioak egin ditu Surfin Kaos edo Frank bezalako taldeen grabazioetan. Katapulta Plataformako zuzendari-kidea da, Buenawista Prolleckziom's elkarteak bultzatuta, talentu sortzaileen babesean eta sustapenean laguntzeko.

alvaroturrion.com
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com