CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » JOKOAREN BILA
JOKOAREN BILA

Iñaki Moral Etxebesteren sorkuntza eta ikerketa egoitza

2016ko urtarrilaren 11tik 17ra arte 

 

 

 

 

 

Nola parte hartu egunerokoan, ezohizko bihurtzeko?

Zer osagaiek baimentzen dute publikoa antzezleari ohikoak ez diren moduetan jokatzen uzteko?

Zer osagai ematen dira antzezlea publikoaren aurrean ezohiko moduan jarduteko? 

Zein dira nire bulkadak baldintzatzen dituzten osagaiak?

Zer garrantzia du nik bestearen ustearen gainean egiten dudan proiekzio-jokoak?

Noraino gainditu edo baldintzatu dezake teknikak bizi-bulkada?

Zergatik......................eta.......................guztia...................?

Baliteke................................................etortzea?

Ahal...........................lortu..................................... -rako............................?

 

Erantzungo ez ditudan galderak, baina airean egongo diren galderak, jokoa bilatzen dudan bitartean.

 

Iñaki Moral Etxebeste. Elizondon bizi da eta Donostiatik dator. Formazioa jasotzen hasi zen Patxi Fabriquek 1991n eman zuen ikastaro batean, hortik sortuko da Euskal Herriko Malabaristen Elkartea. Formazioa osatzen jarraituko du hainbat ikastaro eginez Madrilen eta Bartzelonan. 1993an zirku-malabaretan oinarritutako Katakrak Trup taldea sortzen du. 1996-1999 urteen bitartean aktore formazioa jasotzen du Legaleon-T konpainian. Urte horretan ere (1996), kale animaziorako taldea sortzen du, Maimur Teatroa hain zuzen. 2007an “Compañía la que tú me haces” antzerki taldea sortzen du, eta harekin jarraitzen du gaur egun. Urtetan ibili da konpainia ezberdinekin lanean, Legaleon-t, Zirko Tippia, YU-YU antzerki. Teatrapalacalle kale animaziorako taldean zuzendari da eta zuzendariare da eta zuzendariaren laguntzaile lanetan aritu da ‘Bapatean’ zirkuko muntaian, “Taberna” eta “Loopas luthier" obretan.

En busca del juego
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com