CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ENSAIO AMOR
ENSAIO AMOR

Nuria Soteloren (Galizia) sorkuntza egoitza

2015eko azaroaren 30etik abenduaren 10era bitartean

2016ko urtarrilaren 4tik 10era bitartean

Escenas do Cambio Festibalarekin lankidetzan

 

 

 

Ensaio amor adiskidetasunaren, lan eskasiaren eta maitasunaren fruitua da.

Ohm legearen inguruko proiektu eszenikoan sartzen dira Clara, Macarena eta Nuria, bere egiten dituzte lege horrek dituen esanahiak, tentsioa, intentsitatea eta erresistentzia, haren esanahi desberdinen gainean hausnartzeko, eta horiek erabiltzeko jarraibide fisiko gisara.

Baina Lena agertu eta aldatuko ditu gorputzak, beharrak, lehentasunak, baliabideak.

Lau emakume; bi dantzari, haurtxo txiki bat eta txelo jotzaile bat. Emakume diren aldetik, euren buruari galderak egiten dizkiote euren buruaz. Maitasunez eta maitasunagatik egiten duten horretaz guztiaz; zaintzaile, ama eta maitale haien rolak zalantzan jarriko dituzte. 

Nuria Sotelo. Zazpi urte zituenean, balleteko klasetara joan nahi zuela eskatu zion amari. Harez geroztik, beste zereginen artean, antzerkiko, dantzako eta sorkuntzako klaseak eta workshops-ak jasoko ditu. 29 urterekin, dantzaria izatea erabakitzen du, eta Galiziako dantza, antzerki eta kabaret konpainia gutxi gora behera entzutetsuenetan lan egiten du. 2010ean Licenciada Sotelo sortzen du, bultzatzen dituen lanak batzeko bertan. Sorkuntza, interpretazioa eta zuzendaritza lanak eta irakaskuntza, hiltegi, nekazari-bulego eta albaitari-kliniketako lanak bateragarri egiten ditu.

Clara Ferrao. Graduatua da irakaskuntza profesionaletan, dantza garaikidearen espezialitatean (Madrileko Real Conservatorio de Danza Mariemma kontserbatorioa). Giza Elikadura eta Dietetikan Diplomaduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Loxe metodoari jarraituta eskola jaso zuen dantza klasikoan, Hanneloren eta Deborah Gotschalkeren eskolan eta Royal Academy offak Dancing ikastetxean. Licenciada Soteloren “Galicia Canival”, “Silencio por favor” musikalean dantzaria. Declaro Danza, Cisma Danza eta La Incidenteren “Piedra sobre el agua” lanaren egilekidea, eta bertan dantzaria. Declaro Danzaren “Al vacío”  obraren sortzailea, eta bertan dantzaria. Dantza klasiko eta garaikideko irakaslea.

Macarena Montesinos. Hezkuntza klasikoa duen biolontxelo-jotzailea, geroago jazzean espezializatua. Jazz, folk, rock taldeekin kolaboratu du, baita orkestra klasikoetan, musika barrokoaren ganbera taldetan eta proiektu eszenikoetan ere. Bere ibilbide polifazetikoak norabide desberdinetatik eraman du, inprobisazio libreko mundura iritsi arte, hor egonda etxean bezala sentitzen da, eta interpretatzaile hutsa izateari uzten dio, bere energia sortzailea libre uzteko. Arte Ederretako ikasketak egiten dihardu Pontevedrako Unibertsitatean.

Lena Villanova. Bere bizitzako lehen hilabetetik entzule modura aritzen da Iyengar yoga klaseetan. Egun arte, dantza garaikide, akrobazia eta kantu ikastaroetara joateko aukera izan du, eta amarengandik banandu gabe ibili da haren entrenamendu eta entsegu guztietan. Oraingoz gehien gustatzen zaiona oinean kosk egin diezaiotela eta ama esnea da.

Ruben Vilanova
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com