CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » LOTSARIK GABEKO GORPUTZA
LOTSARIK GABEKO GORPUTZA

Angela Peris eta Koldo Arosteguiren (Bilbo-Castello) sorkuntza egoitza

azaroaren 2tik 13ra arte

ATE IREKIAK: azaroak 11 (Azala), azaroak 13 (Langraitzeko ikastolan)

 

 

“Lotsarik gabeko gorputza” ikerkuntza-proiektua da, pieza eszeniko bat sortzera bideratua. Nerabeen mundura hurbildu nahi dugu, bizitzaren tarte horretan sortzen den irudikari oparoa aztertuz, norberaren nortasunaren eta norberaren burua definitzeko etapa ezinbestekoa den aldetik. Gorputzean ematen den aldaketaz kontziente izanik, azala erabiliko dugu abiapuntu. Azala oinarri harturik, sentsazioez betetako etxe bat sortu nahi dugu, bertan egongo den hutsarte bakoitzean norberaren burua aurkitu eta deskubritzeko. Leku seguru eta emankorra izango da, gure irudimeneko nahiak eta ideiak aterako dituena, edozertarako gai, edozein balentria egiteko gauza, izan nahi dugun hori izateko.

 

Bi urte dira Angela eta Koldo elkarrekin lanean ari direla Alles haurrentzako piezan. Bartzelonan elkar ezagutu zuten, eta han bizi dira.

Angela Peris Alcantud (Castello 1983) dantzari eta koreografo hezibidea hartu zuen New Yorkeko Space Center Dance eta Movement Research eskoletan eta Holandako The School For New Dance Development (SNDO) eskolan. Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua da eta gaur egun Yehudi Menuhin Fundazioan lan egiten du, Bartzelonan, bigarren hezkuntzako zentroetan irakasle modura. 2012an Allesbere azken lana aurkeztu zuen, Alma Söderberg koreografo suediarrarekin lankidetzan.

Koldo Arostegui (Bilbo, 1983) The London Contemporary Dance School (The Place) eta Amsterdamgo The School for New Dance Development eskoletan ikasi du. Compañía Mudances-Angels Margarit konpainiarekin, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarrarekin, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel eta Nux Company konpainiekin eta Jesus Rubio Gamorekin lan egin du.

Lotsarik gabeko gorputza
laguntzaileak
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com