CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » JU. INTENTO DOS
JU. INTENTO DOS

Barbara Bañuelos eta Javier Espadaren (Madril) sorkuntza egoitza

Urriaren 15etik 30era bitartean

ATE IREKIAK: urriak 29

 

 

‘Dime que sí’, ‘La habitación’ edo ‘Satélite cometa’, hiru horiek izenburuak izan daitezke, Ju. taldeko partaideek sortze-bidean jarri dituzten abestiarenak. “Poco adrede nunca” izeneko aurreneko lana agertzen eta osatzen joan zen denborak zabaltzen duen distantziak markatzen dituen bilera anitz eta oso diziplinatuen baitan. Orain, ordea, ezkutaleku baten bila hasi dira, espazio erkide bat behin eta berriz hartu eta, helburu jakinik gabe, sorkuntzarako eta konposiziorako hainbat lantresnekin jolas egiten jarraitu ahal izateko, bertan bakoitzak bere mesederako erabili ahal ditzan hizkuntza, melodia, metrika, sonikoa edo erritmikoa eta horien arauak. Hamabost egun izango dira, eta, horietan, disko berri bat hornitzeko Ju taldeak behar dituen lehengaiak lortu beharko dituzte.

Beharbada musikariak eta boilurrak agertuko dira zelaietan.

Agian barraskiloen eta koruen bila aterako dira Hortensiarekin.

Beharbada janaria eurek isiltasunean prestatu eta ezti orrazen alboan grabatuko dute.

Agian arnasa sakon hartu eta jakin nahiko dute zer soinu duen.

Ju. musika-proiektua dugu, eta Barbara Bañuelosek, Javier Espadak eta Ernesto Zokok osatzen dute. 2013an abian jartzen da, sorkuntzarako eta konposiziorako laborategi gisa. 2014an taldea sendotu egiten da, eta lehenengo bilduma aurkezten du 2015ean, “poco adrede nunca”.

 

Barbara Bañuelos Burgos, Madril, Londres eta New York artean formatu, deformatuta eta transformatu da. Aktore eta eszenatokiko lana uztartzen du proiektu artistiko desberdinekin, hala nola, instalazioak, performancea, bideoa edota musika. Ju. taldeko kidea ez ezik, Elephant Pit-eko ahots, buru eta esku zirikatzailea ere bada, eta proiektu horrekin bi album atera ditu, eta estatu mailako aretoetan, noizbehinkako espazioetan eta festibal ez konbentzionaletan ibili da.

Javier Espada ez da Madriletik mugitu. Publizitate-eragilea da eta, horrekin batera, etxean lan egin du kantak konposatzen eta idazten. Azkenaldi honetan konposizio edo letra horietako batzuk kaleratu egin dira. Esperimentazioaren bidetik, sormen taldeetan parte hartu izan du, entraunhombrecorriendo eta Los Negros taldeetan, besteak beste, eta Ju. taldeko lana uztartzen du PolloCurry edo Brillantesco bezalako musika-proiektu birtualekin.

JU
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com