CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ INBENTARIO. XURGAGAILU BATEN MEMORIAK
INBENTARIO. XURGAGAILU BATEN MEMORIAK

Barbara Bañuelosen (Burgos) sorkuntza egoitza

urriaren 1etik 15era arte

ATE IREKIAK: urriak 29

 

 

Inbentarioa pertsona edo komunitate bati dagozkion ondasun eta gainerako gauzen multzoan oinarrituta, zehatz-mehatz eta mailakatuta egiten den dokumentu-erregistroari deritzo. Erakunde edo enpresa bati dagokionean, data jakin batera arte dituen ondasunen eta izakinen zerrenda ordenatua da.

 

1. Zerbait berri edo ezezaguna aurkitzea edo deskubritzea.

2. Poeta eta artista bati dagokionean: Bere obra aurkitu, irudikatu, sortu.

3. Gertaera faltsuen itxurak egin.

4. Gezurrak zabaldu.

 

1996az geroztik objektuak biltzen aritu naiz (batez ere lauak eta paperezkoak), kalean aurkitutakoak, edozein pertsonaren eguneroko objektuak, edo zerbaiten parte ziren puskak edo inork nahi ez edo galdu dituen gauza zatiak.

Objektu horiek deskuiduak eta galtzeak ziren, balio ekonomikorik gabekoak, gehienak haien jabeek ahaztutakoak. Nahi ez den hura. Beharrezko izateari utzi diona. Baztertzen den hura. Ahaztutakoak.

Aurki nitzakeen kafetegi batean, izkina batean, edo tabako-denda bateko salmahaian. Ez dakit zenbat denbora egingo zuten han objektu horiek botata nik jaso arte, ezta zenbat jende pasatu zen haien aurretik kasu ere egin gabe.

Baina nire begirada beti jartzen zen haien aurrean lotuta, eta objektu horien atzean dagoenari buruzko nire jakin-mina da objektuen eta haien atzean izan daitezkeen istorioen munduan arakatzera eta murgiltzera bultzatu nauena.

Nire asmoa, aurkitu ditudan objektu horien norabide argirik gabeko lotura egitea da, modu pertsonal eta subjektiboan.

Ez dakit grina arakatzaile horrek, aurkitzeko jakin-min horrek norantz eramango nauen. Nora eza hori, nahia, jakin-mina eta lotura librea baita, eta aurkitzen dudan horrekiko nire interesa agortzen denean bukatzen da. Interesatzen zaidana arrastoa da, objektuen atzetik ibiltzeari dagokion jarduera eta haiekiko nire erlazioa, atzean gordetzen duten bizitza, nigan pizten dutena eta beste batzuengan piztu dezaketena. Objektuen bilduma osatzen eman ditudan azken hemezortzi urte hauetan zehar, objektu horiek nire memorian, nahi gabe, finkatzera nola iritsi diren konturatu naiz.

Egonaldi hau erabili nahi nuke objektu horiek guztiak espazio eta denbora batean elkarrekin ikusgai jartzen hasteko, horrela objektuen bilduma bat egitetik etor daitekeen hori garatzen jarraitu ahal izateko. Etor daitekeen horrek harreman mapa ezberdinak sortuko ditu, eta objektuen arteko erlazioak sorraraziko ditu. Hori da, hain zuzen, nire egitekoa: jolas egin, asmatu, puzzle mugagabe bateko pieza horien guztien inbentarioa egitea, kide bihurtuz eta adarkatuz, aurrez zer gertatuko den jakin gabe eta gertatu daitekeen horren zain egon gabe.

Inbentario hau imajinatzen dut prozesu sortzaile baten baitan. Prozesu hori etengabeko orainaldi batean emango da, eta plastikaren, eszenaren, erakusketaren eta bizitakoaren alorretan burutuko da bere formatua, ikuspuntu koreografiko batetik beti ere. Ikuspuntu horrek esanahi berri bat bilatzen lagunduko du, kalean eta menturaz aurkituak izan diren eguneroko objektu bilduma baten gainean, eta geure buruak berriro azaltzeko modu bat zirriborratzea proposatuko du.

 

Barbara Bañuelosek (Burgos 1980) Burgos, Madril, Londres eta New Yorken hartu, deformatu eta formaldatu zuenhezibidea, aldi berean ari da aktore, eszena eta musikari lanetan. Antzezlea den aldetik, hainbat eszena zuzendariekin lan egin du, bere bakarkako lanekin hasi aurretik: 2007an, Ignacio Martinekin batera, ‘Chatarra’bideo-dantzaegin zuen, eta lan hori hainbat galeria eta festibaletan aurkeztu da, nazio eta nazioarte mailan. 90 dB du bere lehenbiziko eszena-pieza, Liz Vahia eta David Espinosarekin batera egindakoa, lan horrengatik 2009ko Proposamen Eszenikoak Injuve saria eta 2010eko Bilboko ACT Festibaleko ‘pieza originalenari’ saria jaso zituen. Beste lan bat ere badu, Juizenekoa. Haren proiektu musikal berria udaberrian kaleratuko da, era bertan pop kutsua, bokazio melodikoa, hizkuntzarekiko gustua eta organikoaren eta abstraktuaren arteko soinu oreka fina duten 11 abesti eskaintzen dira, proiektu hori Elephant Pitenahotsa,burua eta esku arakatzailea da, eta bertatik bertsioekin osaturiko bi bilduma ateratzea lortu du, eta harekin batera nazio mailako aretoetan, iraupen gutxiko espazioetan eta festibal ez konbentzionaletan ibili da. Gaur egun Madrilen bizi da, eta Inbentario. Xurgagailu baten memoriakproiektu berria martxan jarri du, aurkitutako objektuen bizitza eta haien atzean gorde daitezkeen istorioak dira proiektuaren xedeak.

Inbentario. Xurgagailu baten memoriak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com