CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » La Famiglia Toronbole
LA FAMIGLIA TORONBOLE

David Blanco eta Antton Basteroren (Gasteiz-Otxandio) sorkuntza egoitza

irailaren 21etik 24ra arte

 

 

 

‘La Famiglia Toronbole’ ikuskizunak Antzerkia, Magia eta Txotxongiloak uztartzen ditu.

Dramagia (Gasteiz) eta Toni La Sal (Otxandio) euskal antzerki konpainiek ekoitzitako lan hori, 20 eta 30 urtez, hurrenez hurren, egindako lan profesionalaren emaitza da, magian eta txotxongiloetan bilduak. Aurten, Dramagia eta Toni La Sal konpainiek sinergiak batu dituzte, ‘La Famiglia Toronbole’ ikuskizuna sorreratik martxan jarri ahal izateko (gidoiak, kale-inprobisazioak Laredo, Castro Urdiales, Ribadesella edo Llanes bezalako herrietan, besteak beste,  eszenografia eraikitzea, zabalkundea diseinatu, eta abar). Aurre-emanaldiak bi izan dira, dagoeneko. Bata San Vicente de la Barqueran eta, bestea, Bilboko Aste Nagusiko txosnen zonaldean. Baina estrainaldia 2015eko urriaren 16an izango da, Bilboko Arriaga Antzokiko Plazan, Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren baitan.

 

David Blanco (1972, Saint Cloud, Paris, Frantzia). Magoa (ilusionista) da eta, 1994az geroztik lanean dihardu eszenatoki eta areto askotan. Saritutako artista izateaz gain, zuzendari, ekoizle eta aholkularia da ere magia-ikuskizun eta antzerki- eta txotxongilo-lanetan. Londreseko Magic Circle magia klub prestigiotsuenaren kidea, haren ikuskizunak Espainian, Europan eta mundu osoan zehar ezagutzera eman dira. Magia eta antzerki ekoizpenekin batera, lan egin du eta lan egiten du ere udaletxeetarako eta ekitaldi publikoetan, jai pribatuetan, ekitaldi korporatiboetan eta produktu-aurkezpenetan. Horrez gain, ospe handiko pertsonen eta hainbat eta hainbat errege familien aurrean aritu da, hala nola, Mick Jagger, Gordon Ramsay eta Thailandiako Printzesa Gorena. Sari ugari eskuratu ditu.

Antton Bastero (1958, Bilbo). Euskal Herriko Titiritero profesionala, 1980az geroztik. Normalean txikienei zuzendutako euskarazko txotxongilo ikuskizunekin dihardu, baina gazte, heldu zein adineko jendearen aurrean lan egiten du ere. 1980an Antzezkizuna Giñol Taldea sortu zuen, "Pinotxo", "Euskal ipuinak", "Euskal Herriko itsasoa" eta "Josetxu eta ortzadarra” bezalako ikuskizunekin, gehienetan Euskal Herrian zeharko jai eta herri ekitaldietan, hala nola, Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez edo Araban Euskaraz. 2006an Toni La Sal pertsonaia sortzen du, eta txotxongiloekin (muppets) ari da, publikoaren parte-hartze aktiboa sustatzen, txotxongiloekin lotutako bere herriko paisaia berrituz.

 

David Blanco (1972, Saint Cloud, París, Francia). Es un mago (ilusionista) que ha recorrido escenarios y salas desde 1994. Además de ser un artista galardonado, es director, productor y asesor de otros espectáculos de magia, teatro y títeres. Miembro del más prestigioso club de magia, el Magic Circle de Londres, viaja con sus espectáculos por España, Europa y el resto del mundo. Con sus producciones mágicas y teatrales ha trabajado y trabaja para ayuntamientos y empresas en eventos públicos, fiestas privadas, eventos corporativos y presentaciones de productos. También ha actuado para celebridades y familias reales tales como Mick Jagger, Gordon Ramsay y Su Alteza Real La Princesa de Tailandia. Ha sido galardonado con numerosos premios. 

Antton Bastero (1958, Bilbao). Titiritero profesional de Euskal Herria desde 1980. Representa habitualmente espectáculos de marionetas en euskara dirigidos al público infantil, aunque también ha trabajado para jóvenes, adultos y personas de la tercera edad. En 1980 fundó Antzezkizuna Ginol Taldea con espectáculos como "Pinotxo", "Euskal ipuinak", "Euskal Herriko itsasoa" y "Josetxu eta ortzadarra", exhibidos mayoritariamente en fiestas y eventos populares de Euskal Herria, como Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez o Araban Euskaraz. En 2006 crea el personaje de Toni La Sal que actúa siempre con títeres (muppets) y participación activa del público renovando así el panorama titiritero de su país.

La Famiglia Toronbole
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com