CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Elkarrekin egoteko gauzak egoitza
ELKARREKIN EGOTEKO GAUZAK EGOITZA

José Antonio Sánchezen ikerketa egoitza 

ekainak 22tik 26ra bitartean

 

Zer-nolako eragina du jarduera eszeniko garaikideetan, gizakien eta izaki bizidunen eta gauzen arteko harremanak gailuaren planotik irudikatzeak? Zer-nolako aukerak ematen ditu eta zer-nolako erantzunak eman behar zaizkio? Desplazamenduak txikiak direla uste daiteke, eta saia gintezke, segi eta segi, jarduera horiek kategoria tradizionalekin finkatzen eta analizatzen ere. Hala ere, kategoria berriak pentsatzeko orduan, azaleratzen ari diren errealitateak behartuta egingo dugu, eta errealitate horiek iraganeko figurek inposatutako mugekin bat eginda datorren bortizkeriaren bitartez soilik taxutu daitezke. Gailuak eszena gainean pentsatu ahal izatea, immanentziazko espazio batean elkarrekin egoteko modu berrietan pentsatzea da. Espazio horretan, askoz premiatsuago da izaki bizidunen eta gauzen arteko harremana, baina elkartasun handiagokoa ere bai, hierarkiarik ez baitago lan egiten kanpotik, eta gauza gehienak, gehiago edo gutxiago, jada gizatiarrak direlako. Gailuek komunitatea lantzen dute, jolaserako inposatze edota gonbite baten emaitza modura; inposatzearen eta gonbitearen arteko ezberdintasuna anbiguoa izan daiteke batzuetan, antzezpenaren eta parte-hartzearen artekoa izan daitekeen bezala. 

AZALAn burutuko duen egonaldian, Sánchezek ekainaren 26 eta 27a ARTIUMen gidatuko duen izen bereko mintegia prestatuko dut. Mintegia 5. PROKLAMAren baitan izango da.

 

Jose A. Sanchez. Irakasle, ikerlari eta estetika eta praktika artistiko garaikideari buruzko liburu eta testuen egile literatura, arte eszenikoen eta zinearen alorrean. Filosofian doktore eta katedraduna Cuencako Arte Ederretako Fakultatean (www.uclm.es). Artea-ko kide fundatzaile  (www.arte-a.org). Argitaratu dituen liburuen artean aipatzekoak dira: Brecht y el expresionismo (1992), Dramaturgias de la imagen (1994 y 1999), La escena moderna (1999), Cuerpos sobre blanco (2003), Prácticas de lo real (2007, 2012 eta 2014 - ingeleseko bertsioa) eta Ética y representación (2015). Irakasle gonbidatua Argentina, Brasil, Chile, Kolonbia, Kuba, Mexiko eta Erresuma Batuko unibertsitateetan. Arte Eszenikoetako Artxibategi Birtualaren fundatzaile eta zuzendari (www.artescenicas.org). Cairon. Revista de Estudios de danza (2007-2011) aldizkariko zuzendari. Nazioarteko aldizkari eta liburu bildumetako Argitalpen Kontseiluko kide. Praktika Eszenikoen eta Kultura Bisualeko Masterrean (2009-2016) eta praktika kritikoen gaineko Teatralidades Expandidas (2013-15) ikastaroko zuzendari-kidea, biak Sofia Erregina Museoren lankidetzarekin. Komisario lanetan aritu da, besteak beste, honako proiektu hauetan: Desviaciones (Madril 2001 –Blanca Calvo eta La Ribotekin), Situaciones (Cuenca, 1999, 2001, 2002), Seminario Internacional sobre nuevas dramaturgias (Murtzia, 2009) Arte es acción = acción es producción (Madril, 2010 –Tamara Alegrerekin), Jerusalem Show (Jerusalen eta Ramala, 2011–Lara Khaldirekin), No hay más poesía que la acción (MNCARS, 2013) eta Habitar la dispersión (MNCARS, 2014 – Fernando Quesadarekin)  www.joseasanchez.arte-a.org

Cuqui Jérez. The Dream Job
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com