CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » PLASTIKA
PLASTIKA

Maite Arroitajauregi (Eibar)  eta Ixiar Rozasen (Lasarte) ikerketa eta sorkuntza egoitza 

2015eko otsailaren 6tik 8ra bitartean

 

 

 

 

Orain bi urte hasi ginen Plastika lantzen, Azalan, 2012ko ekainean. Ordutik hona tarteka elkartu gara lengoaiaren plastizitatea arakatu, haren erritmo, eta ikus-entzunezko aukeretan murgiltzeko helburuarekin.    

Hitzak airez puztu, ahokotasun askorekin, gero hortzekin hozkatuak izateko. 

Ahotsa eta lengoiatik abiatzen gara haien performatibitatean bilatzeko. Bokal eta kontsonantez betetako kontzeptu aterkia da performatibitatea. Lengoiaren materia eta sonoritatearekin lan egiten dugu, fonema eta monemekin, esanahiatik erritmora eta errimotik esanahira igaroz. 

 

Ni Mursego naiz, Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977), biolontxelon lizentziatua, Gasteizko Goi Mailako Musika Eskolan. Betidanik gustatu izan zait musika sortzea, baina partituretatik aparte, nire barne-baitan dagoenari kanporako bideak irekiz. Luze daramat beste talde askorekin kolaboratzen, disko zein zuzeneko emanaldietan: Gora Japon, Napoka iria, Kokein, Miztura, Lisabö, Kashbad, Anari, Manett... Bakarlari gisa hasi nintzen arte, 2009an. Loop pedala daukat lagun, eta hari geruzak gehitzen dizkiot, armonia ezberdinak sortu ahal izateko. Horretarako, ahotsaz baliatzen naiz, edo casio teklatua, oukalele, autoarpa edo marakak, besteak beste, erabiltzen ditut. Dantzarako, ikus-entzunezko lanetarako eta filma laburretarako musika konposatzen dut.

Ixiar Rozas (Lasarte- Oria, 1972) idazlea, dramaturgoa eta irakaslea naiz. Urte batzuk daramatzat ahotsa, gorputza eta lengoairen artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen. Nire testuak, saiakerak eta artikuloak hainbat herrialde eta hizkuntzatan kaleratuak izan dira. Izenburu batzuk: Negutegia (2006), Invernario (2009), Beltzuria (2014). Sortzaile garaikideei eskainitako Humano caracol (2006-2009) bideo mikropoetikoen egilea naiz. Besteak beste,  Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), German Jauregui (Bilbo/ Brusela), Estela Lloves (Vigo/ Berlin), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Mal Pelo, Girona), Maider Lopez (Donostia) artista eta koreografoekin lankidetzan ibili naiz. Egun Arte Hezkuntzako irakaslean naiz (Mondragon Unibertsitatea) eta Azalako lantaldeko kidea. 

PLASTIKA
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com