CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » SPAZI...O
SPAZI...O

Dikothomia konpainiaren sorkuntza egoitza

2015eko otsailaren 2tik 8ra bitartean

 

 

 

Proiektua 2013ko erdialdean jaiotzen da, Barbara Govan eta Endika Salazar sortzaileen bizikidetasunaren ondorioz. Urteak eman dituzte Carampa Zirku eskolan ikasten, Madrilgo Zarzuela Antzokiaren “El rey que rabió” ekoizpenean lana elkarrekin egiten, eta, azken finean, bizitza elkarrekin partekatzen, horrek guztiak ere lagundu du proiektuaren sorreran. Baina, batez ere, komunikatzeko modu berriak esploratzeko beharretik sortua da, zirkua zirku berri bihurtuko duen testuingurura moldatzeko, baina abileziaren eta trebetasunaren erakustaldia ere baden horri ihes egin gabe, horregatik abiatu zuten bilaketa ariketa hau, harago joateko ahaleginean, transmititzeko.

Ikuskizun honen sorrera esperientzia pertsonaletan oinarrituta dago, baina transmisiorako gogoa da, kasu honetan, fikzioa errealitatea gainditzera eramaten duena. Hori guztia emozioak oinarri hartuta, norberarenak nahiz irudikatutakoak, eta ikuspegi koreografiko batetik begiratuta beti ere, mugimendua, keinua eta zirkuaren diziplinak elkartzeko eta, dantzak eta antzerkiak lagundurik, transmititzeko.

Elkarrekin edota bakoitzak bere bideari ekinez, urteak hazten eta ikasten eman ondoren, haiengan piztu den bat etortzeak proiektu honen ideia bultzatzera eraman ditu. Eta izena jarri diote, Spazi…O.

Antzerkiaren eta zirkuaren edota mugimenduaren gaineko haien ikuspuntuak batu dituztenean, biona eta bakoitzarena berea izango den hizkuntza berritzaile eta poetiko baten bila hasi dira, barruan dutena adierazteko erabili ahal izateko.

Azalan, gaurko egunera arte ikerkuntza lan horretan lagun izan dituzten hiru pertsonekin landu duten materiala bilduko dute: Stefan Sing malabarista (Berlin), Johnny Torres akrobata eta egilea (Katalunia), eta Michelle Man koreografoa (Manchester). Ordurako prest izango dute dramaturgiaren azken emaitza, eta ikuskizunaren antolaketan eta “arkitekturan” zentratuko dira.


Dikothomia Barbarak eta Endikak osatzen dute. Elkar ezagutzen dute Madrilen, Carampa Zirku eskolan, hain zuzen 2004/2006 urteen bitarteko ikasturteetan; Barbara akrobata eta aireko ariketagile gisa, Endika, berriz, malabarista bezala. Bikote harreman aberasgarri bati ekingo diote, egoerak behartuta bideak aldatzen dituzten arte, Europan zehar ikasten eta lanean aritzeko. Endikak mugimendu organikoa eta malabarak egiten ikasteko parada izango du Alemanian eta Belgikan. Barbara, berriz, aldi berean lanean eta ikasten arituko da Espainian, Ingalaterran eta Italian. Bi urte geroago, Madrilgo Zarzuela Antzokiak ekoiztutako “El rey que rabió” (Ruperto Chapí) zirku-lanean bat egingo dute.Bakarka nahiz elkarrekin, bilaketa bereziak lantzen denbora bat eman ondoren, iraupen laburreko bi pieza sortuko dituzte (Endika “22:55” y Barbara “Shade”), eta zirkuaren inguruko gala, ekitaldi eta topaketetan antzeztuko dituzte. Orduan jaioko da “Piccolo Circo”, 1-2 urte bitarteko haurrentzako zirku-ikuskizun garaikidea alegia. Dikothomia konpainia sortuko dute, eta harez geroztik ‘zirkua hizkuntza moduan” lantzen ari dira, eta zirkuak hartzen dituen teknikak, mugimendua eta keinua kontutan hartzen badute ere, horiek lanabes modura erabiliko dituzte sentimenduak, emozioak eta bizipenak adierazteko, bai haienak bai irudikatutakoak. Azken finean, espresatzeko eta transmititzeko giltzarri nagusi zirkua dutela ikusiko dute.

Dikothomia
argazkiak
  •  © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
  • © Dikothomia
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com