CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ZONZO
ZONZO

Laia Cabreraren (Bartzelona) sorkuntza eta ikerketa egoitza

TOPO izeneko egitarauaren barruan, hainbat egoitza eta ibilbide, 2015. urte honetan zehar AZALA bidelagun izango dutenak

 

 

 

 

“Andare a Zonzo (nora ezean ibiltzea) lanabes estetikoa da, gaur egungo hiria esploratzeko eta eraldatzeko. Bidea ibili eta bidean galtzearen poderioz, inguratzen zuen paisaia naturala eraikitzen hasi zen paleolito garaiko gizakia, eta bidea eginez eta berriz bidean galtzearen poderioz. Bidea ibiliz aritzea, egiaz, eta kasu askotan, iraultzearen pareko izan daiteke, gizakiak lekuak izendatzeko baliatu duen ekintza izan baita.” Francisco Careri 

“Zonzo” egitasmoak paisaiaren alorrera eraman nahi du jarduera artistikoa, espazio/leku horretara moldatuz, espazio horretako kontraesanak agerian uzteko, eta haren bitartez geure baitako eta bizi garen gizartearen hainbat alderdi zalantzan jartzeko.

Leku bat ez da edozein leku. Giza aztarnak dituen lekua da. Airea, adibidez, nekez izan daiteke leku bat: hegaztien, hainbat intsekturen eta aeronauten lurralde da, baina normalean izaki horiek ez dute arrastorik uzten. Beraz, lekuak lurtarrak izan ohi dira eta, zehazkiago, gizakiak oinez hartu dituenak. Lekuak beti daude pertsonen eta haien ekintzen presentziak kutsatuta, haien bizileku direlako edo izan zirelako noizbait. 

Hau paisaiari, lurraldeari eta bertako biztanleei buruzko ikerketa- eta sorkuntza-proiektua da. Tokian tokikoak berezkoa duen zerbait hartu nahi duen prozesua da, ekintza horrek leku hori bera noraino eraldatzen duen eta leku horrengan duen eragina ikusi eta haren izatasunak bertan bizi direnen ahotik nola mintzatzen zaigun deskubritzeko.

 

Laia Cabrera (Bartzelona, 1981), biologoa eta aktorea da. Ingurumen-epidemiologian espezializatu eta doktoretza aurreko ikasketak egin zituen Institut Catalá d'Oncología institutuan. 2000. urtean ekin zion antzerkigintzako hezibide artistikoari: Bartzelonako Arte Dramatikoko Institutuan ikasi zuen. Beranduago Zentzumenen Lengoaia eta Jolasaren Poetikari buruzko graduondoa egin zuen. 2008tik aurrera aktore eta ikerlari dabil Teatro de los Sentidos konpainian. Harez geroztik zentzumenen lengoaiari eta espazioaren poetikari buruzko azterlanarekin jarraitu du. Zenbait konpainiatan aktore eta performer lanetan aritzeaz gain, orain bere arreta eta ibilbidea lurraldearen ikerkuntzara bideratu ditu, biztanle-tokia/memoria-espazioa harremanetan oinarritutako lanarekin.

Alex Ardid
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com