CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » IV zenb. BIZITZAREN FESTA HAINBAT MODUTARA OSPATZEN DA
IV ZENB. BIZITZAREN FESTA HAINBAT MODUTARA OSPATZEN DA

Sorkuntzarako egoitza, Rubik (Bartzelona)

abenduaren 9tik 20ra arte

ATE IREKIAK: abenduak 19 

 

Koloretako bonbillak, banderatxoak, jatekoa eta edatekoa, musika, dantza eta konpainia ederra beharrezkoak izango dira ‘IV zenb.’ ospatu ahal izateko. Pieza hori trilogia bateko lehena da, eta berbena da hirurak lotuko dituen gai nagusia.

Ikuskizun horrek eguneroko kezkak eta gaitz guztiak albo batera utzi, eta harmoniaz beteriko gau-jaia bizi nahi du. Gogoratzeko ariketa egin dezatela, luxu txiki hori proposatuko zaie bertaratuko direnei, jakintzat ematen dugun hura begi berriekin ikusteko. Xalotasuna, samurtasuna, herabetasuna, eta, aldi berean, denboraren joana berriro ere sentitzeko ahalegina da. Berriz gogoratzeko, biziberritzeko eta berriz bizitzen hasteko gonbidapena da. Azken finean, alegoria bat da, eta bere helburua, bizitza ospatzeko garrantzitsuena elkartzea, dibertitzea, lagun artean sentitzea eta dantza egitea dela ez ahaztea.

 

Rubik 2013an sortzen den konpainia gaztea da, bi artistek osatzen dute, eta luzea da antzerki fisiko eta bisualean egin duten ibilbidea. Haien bideak Bartzelonako Institut del Teatre institutuan lotzen dira, ikasten ari diren unean. Han piztuko zaie hain konbentzionala ez den antzerki modurako interesa, eta ikuslean iradokitzeko eta eragiteko bide berrien bilaketari ekingo diote. Jaso dituzten eraginen artean nabarmenenak honako hauek dira: mugimenduaren arteak, dantza, objektuen manipulazioa eta biomekanikaren teknika, baina hitzari uko egin gabe. Rubik Estitxu Zaldua eta Juanjo Herrero dira.

 

Estitxu Zaldua. Arte dramatikoan lizentziatua da, Antzerki Fisiko-Bisuala espezialitatean, Bartzelonako Institut del Teatre institutuan. Rose Bruford Speech & Drama (London) eskolan amaituko ditu bere ikasketak. Cia. Argonautas konpainia sortzen du, eta harekin Txoriak oroitzapenean /Pájaros en la memoria ikuskizuna, eta hainbat festibaletan arituko da lan horrekin (Cervia, Bilbo, Toledo, Brusela, Tenerife, Kuala Lumpur, Frankfurt). Mª del Mar Navarrok eta Andres Hernandezek zuzentzen duten Escuela de Teatro Fisico eskolan diplomatua da. Théâtre du Versant (Gaël Rabas) konpainia frantsesarentzat aritu da lanean, Diaspora Bidaian obra Frantzian eta Euskal Herrian barrena zabaltzen. Egun aktore da Bojum Teatre (M. Bonet) Kataluniako konpainian, eta Masticació (P. Kermann) obra eskaintzen aritu dira Katalunian eta Balear Uharteetan. TNT (Terrassa) festibalean lan egin du R. Olivanekin batera, baita A. Corchero eta M. Bernardi koreografoekin ere. Prima del Teatro-Scuola Europea per l’arte dell ’attore beka jaso du, eta biomekanika ikasi du Nikolaj Karpov-ekin. Kultur Kudeaketarako masterra egin du Kataluniako Universitat Oberta unibertsitatean, gaur egun kudeatzaile lanetan dihardu.

Juanjo Herrero. Arte dramatikoan lizentziatua da, Antzerki Fisiko-Bisuala espezialitatean, Bartzelonako Institut del Teatre institutuan. Ikasten jarraituko du hainbat eskolatan, hala nola, La Casona (Bartzelona) eta Atalaya TNT (Sevilla), beteak beste, Jordi Bertrán, F. Griffell, Leo Bassi eta Roberta Carrerirekin lankidetzan. Urteak eman ditu kaleko aktore, espezialista eta ikuskizun-zuzendari lanetan Port Aventuran, baita Flexus Teatre (Tarragona) konpainiako zuzendari lanetan ere. Bojum Teatre konpainian aktore izan da, M. Boneten zuzendaritzapean, eta Masticació (P. Kermann) obra eskaintzen aritu dira Katalunian eta Balear Uharteetan. Lanean dihardu beste hainbat ikuskizunetan ere, hala nola,  “Des- D. Fernandezen Variaciones Goldberg”, TNT (Terrassa) festibalean; H. Müllerren Cemento, S. Lévyren zuzendaritzapean. Bere ikasketak osatzeko, dantza ikasketak burutzen ditu A. Corchero irakaslearekin, Materia Brutan, eta P. Genè  edo M. Bernardi irakasleekin. Gaur egun dantzari eta aktore lanetan dihardu Bartzelonako Gran Teatre del Liceu antzokian.

 

"Nº IV. La fiesta de la vida se celebra de diversas formas" lanaren bideoa: 

 

Rubik
erlazionaturiko artxiboak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com