CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » ANTICIPATION
ANTICIPATION

Sorkuntza egoitza, Maria Alonso del Val

abenduaren 9tik 21era arte

ATE IREKIAK: abenduak 19

 

 

“Pertsona bakoitzak maite dituen eta maite izan zituen izakiak daramatza bere irudimenean. Eta denborak imaginarioan beste dimentsio bat hartzen duenez gero, emakume askok bere imaginarioan ez dituzte iraganeko izakiak bakarrik, baizik eta etorkizunean etorriko eta maitatuko dituzten izakiak. Horrela, gure imaginarioa, biharko, atzoko, gaurko maitasuneko izakiek betetzen dute”. Marcela Lagarde,  Nire bizikideei.

 

Anticipation. “Etorkizunaren gaineko irudimenezko espekulazio-prozesu” gisa itzultzea erabaki dudan hitz anglo-saxoia. Are gehiago, “Entusiasmoa sentitzea. Asko itxarondako edo irrikatutako gertaeraren bat kontuan hartzen denean, plazera, kitzikapena eta batzuetan estutasuna pizten dituen emozioa”.

Anticipation hausnarketa izan nahi du, azterketa bat desioari buruzkoa, ikusminaren edo irrikaren unean. Desioaren jopuntua maitasun erromantikoan jarriz, sexu-grina, baita botere-grina ere, eta haiek bizi duten bilakaera.

Nire premia pentsamendu erromantikoak dakarren immobilismoari buruzko gogoeta eragitea da.

Pertsona bat geldi geratzen da, bere beharrak eta nahiak aseko dituen beste pertsona bat noiz agertuko zain. Bere bizitzako eta une bakoitzeko gobernua hartu gabe, beste pertsona horrek, (jada iritsiko den, jada iristen ari den edo jada iritsi dena), behar duen hori emango diolako, bizirik sentiaraziko du. Mendekotasun-egoera horri buruz, botere pertsonalaren galera horren gainean ikertzea interesatzen zait.

Ikerkuntza honetarako erabiltzen ditudan hizkuntzak antzerki fisikoa, dantza, soinu-espazioak, jantziak, eszena tresneria eta literatura dira.

Egonaldiaren helburua ikerkuntza honetan sakontzen eta bide berriak irekitzen jarraitzea da, eta, aldi berean, aurkikuntzak publikoki aldera daitezkeen fasera iristea. Testuei, egoerei, bizipenei eta sentsazioei gorputza, ahotsa, begirada eta espazioak ematea.

 

Maria Alonso del Val. Aktore bezala oso proiektu desberdinetan hamar urte baino gehiago lanean eman ondoren, nire banakotasunetik eta berezitasunetik sormen lanera eman naiz. Sormen lan kolektiboa nire buruarekin, beste artista batzuen lankidetzarekin.

Anticipation
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com