CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » SIMONE DE BEAUVOIR IZATEAREN GARRANTZIA
SIMONE DE BEAUVOIR IZATEAREN GARRANTZIA

Sorkuntza eta ikerketa egoitza, Miguel Boneville (Oporto)

azaroaren 3tik 10era arte

ATE IREKIAK: azaroak 9 

 

Simone de Beauvoir izatearen garrantzia proiektu performatibo baten izenburua da, nire ibilbidean ezinbesteko garrantzia izan duten artisten bizitzan oinarritua. Simone de Beauvoir  izatearen garrantzia 2013 eta 2014 bitartean egonaldi artistiko ibiltarietan garatutako sorkuntza proiektua da. Horrela, ikuskizuna modu progresiboan eraiki dezaket, denborak eta lan-espazioek eragin positiboa izan dezaten azken helburuan. Proiektua gorputz baterako ikerketaren emaitza da, Simone de Beauvoir-en filosofiatik abiatuta. Ikuskizun horrek filosofia bat ekartzea bilatzen du, hitzez hitz. Existentzialismoa, feminismoa eta aktibismoa bakar lanean koreografiatuak. Pieza dantzaren, performance-aren eta arte bisualen arteko gurutzaketan kokatzen da.La Invitada(Gonbidatua) irakurri nuenetik, urte asko dira Simone de Beauvoir presente izan dudala nire piezatan. Haren lanek nire lanerako funtsezkoak diren gai guztiak lantzen dituzte: autobiografia, feminismoa, existentzialismoa, fikzioa, arduraldia eta borroka. Oso modu desberdinetan lantzen ditugun gaiak dira horiek, baina oinarria eta jatorria bera dira  –egiaren bilaketan sinesten dugu, kulturaren balioan sinesten dugu, bioi, oso gaztetik, etsipenetik salbatu gaituztelako.

Hark esana utzi zuen: “Herria edozein izanda ere, kapitalista edo sozialista, teknologiak gizakia leku guztietatik bota zuen erabat, bere lanak alienatuta, preso eginda, ergelkeri egoera batera behartuta”. Eta gehitu zuen, “gizartea banakoaz arduratzen da soilik, etekintsua bada ere. Gazteek hori jakin badakite, haien larritasuna bizitza sozialean sartzen direnean, zaharrak handik kanporatzen dituztenean dutenarekin bat egiten du”. Nire performance-ak inplikazio etiko, politiko eta filosofikoez beteta daude. Hau ez da salbuespena.

Performance, marrazki, argazki, musika eta artista-liburuen bidez, Miguel Bonnevillek (Porto, 1985) identitatearen suntsiketa eta berreraikitzean oinarritutako istorio autobiografikoetan barneratzen gaitu. Bonneville-k bere lana nazioarteko arte-galerietan eta jaialdietan aurkeztu du, batez ere 'Family Project' eta 'Miguel Bonneville' proiektuak, Espainian, Alemanian, Polonian, Estonian, Italian, Argentinan, EEBBn eta Txinan bereziki.

 

Direcção Geral das Artes (Portugal)ko erakundeak lagundutako proiektua.

La importancia de ser Simone de Beavoir
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com