CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » CARMEN/ SHAKESPEARE: HIRUGARREN AKTOA (PLANCTON)
CARMEN/ SHAKESPEARE: HIRUGARREN AKTOA (PLANCTON)

Olga Mesa eta Francisco Ruiz de Infanteren ikerketa eta sorkuntza egoitza

azaroaren 3tik 13ra bitartean

Inmediazioak (Iruñea) jaialdiarekin lankidetzan antolatutako egoitza

ATE IREKIAK: azaroak 9, "Plancton? Guztiz ilustratua izango den hitzaldi performatiboa"

 

Olga Mesak eta Francisco Ruiz de Infantek lan egingo dute Carmen/ Shakespeare proiektuan. Olga Mesa koreografo eta artista bisualak 2006an ezagutu zuen Francisco Ruiz de Infante artista multimedia. Azken urte hauetan eman diren elkarrizketetatik eta trukeetatik jaiotzen da honako proiektua hau elkarrekin sortzeko nahia: Carmen/ Shakespeare. Proiektu hori, mestizaje ausarta ezartzeko helburuarekin, hainbat lurralde artistikoren artean emandako elkarrizketa eta borroka batetik eratorritako emaitza da, horrela istorioak sortzeko gai izango den objektu alderdi anitza osatzeko: opera garaikidea?

Shakespeare-ren maitasun sonetoen sonoritatea, Bizeten operakoarekin lotuta, berez osatzen dute nukleo eztandagarria, erlazio-gatazkak (intimoak edo sozialak) eragin eta esplizitu bihurtzen ditu zalantzazko etorkizun batek pizten duen larritasunak sostengatutako mundu batean (hurbileko eta urruna). 

Shakespeare-ren maitasun sonetoen sonoritatea, Bizeten operakoarekin lotuta, berez osatzen dute nukleo eztandagarria, erlazio-gatazkak (intimoak edo sozialak) eragin eta esplizitu bihurtzen ditu zalantzazko etorkizun batek pizten duen larritasunak sostengatutako mundu batean (hurbileko eta urruna). 

 

Carmen/ Shakespearen hirugarren aktoak Plancton* azpi izenburua izango duena, ekoizpen hibrido eta emankorra izango da. Proiektu osoan zehar agertutako galderetako asko agertuko dira bertan. Betiko moduan, maitasunaren ingurukoak, desioa, konfidantza, askatasuna eta potere harremanak. Hauek itzulpenak dituen zailtasunak, hala nola hitzen esanahia polisemikoa zoragarria eta hotsaren bitartez garatuko dira (kamararen aurrean eta hatzean)

 

* PLANCTON (grekeratik planktós edo “erratia”). Uran bizi diren organismo mikroskopikoek duten izen generikoa. Suspensioan bizi dira eta pasibitate moduko batean korronteen aurka borrokatzeko ezgai baitirudi. 

 

Olga Mesak okupatzen duen espazio errealetik abiatuta, bere pertzeptzioa zalantzan jartzen duen gorputza ikertzen du bere lan eszenikoetan. Bestearen presentzia eta irudiz kanpo geratzen danak, gorputza operadorearen ikusmena zalantzan jartzen du, labOfilm&1: El Lamento de Blancanieves (2012) lanean erakutsi duen moduan.

Francisco Ruiz de Infantek zalantzan jartzen ditu bere lanean egoera iragankor batzuk (oraina/ iragana/ etorkizuna), espazio desegonkor batzuk, paradoxa batzuk (ugaztun akuatikoak/ belar txarrak) eta modu okerrean oso antzekoak diren dualitateak (erreala/ imajinarioa). Bere ikusentzunezko lanean Ruiz de Infantek memoriak orainaz elikatzen denean nola funzionatzen duen berreraikitzen du. Hobeto ikusi? Gehiago entzun? Ziur aski beste modu batean ikusi eta entzun eta beste konszientzia batekin.

Plancton
argazkiak
  • Olga Mesa/ Francisco Ruiz de Infante
  • Olga Mesa/ Francisco Ruiz de Infante
  • Olga Mesa/ Francisco Ruiz de Infante
  • Olga Mesa/ Francisco Ruiz de Infante
  • Olga Mesa/ Francisco Ruiz de Infante
  • Olga Mesa/ Francisco Ruiz de Infante
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com