CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » GIZON ZURI HETEROSEXUALAK
GIZON ZURI HETEROSEXUALAK

Two-women-machine-show (Danimarka) taldearen sorkuntza egoitza

urriaren 27tik 31ra bitartean

Iruñeko INMEDIAZIOAK festibalarekin lankidetzan egindako egonaldia

 

Azken urte hauetan, gero eta gehiagotan ari gara ikusten arte eszenikoetan bakarkako lana gailentzen hasia dela bide nagusi bezala. Itxura guztien arabera, antzerki tradizionalaren tranpetatik aske dabiltzala badirudi ere, bakarrizketalariak ongi sartzen dira neoliberalismoak artearen langileari buruz dituen ereduetan (batetik bestera erraz ibili daitezke, eta programatzeko garaian erraza eta merkea da). “Straight White Male: Performance Art Monologues” (Gizon zuri heterosexuala: Performance bakarrizketak) testuan, Michael Peterson irakasleak bakarkako lanen hainbat adibide aztertzen ditu (mendebaldeko) antzerkiaren historiaren ikuspuntutik, eta bakarrizketalariaren estatusa, orokorrean, gizon zuri eta heterosexualak sortua eta mantendua dela azaltzen du. Akzio-artearen politika, avantgarde edo herrikoia izan, konplexua dela onartuta ere, ezin uka daiteke baldintza horrek bakarkako lanaren baitan heterosexualitate, maskulinitate eta etnia zuriari buruzko hausnarketa kritikoa egitera bultzatzen gaituela. Gure ikerketa berri honetan bakarkako lan bat sortzearen potentziala aztertu nahi dugu, baina guretzat bikote artistikoa garen aldetik egindakoa, formatu horrek berez dakarren herentzia lotuz beti ere. Botere, politika eta pribilegioaren subjektuak aztertzera zuzendutako ikerketa izango da, eta komunitatearen egungo balioekin negoziatuta. Nola ezagutu hobeto gizonezkoa, zuria eta heterosexuala den bakarrizketalaria eta nolakoa litzateke bikote artistiko batek prestatutako lana bakarkako formatutik hartutako arau eta baldintzapean? Emakumezko bikote artistiko gisa, nola egin beharko genuke guk gizon zuri heterosexualaren ustezko nagusitasun artistikoan infiltratzeko eta haren baitako eraldatzeko?

 

two-women-machine-show Ida-Elisabeth Larsen eta Marie-Louise Stentebjerg Danimarkako performer eta koreografoek haien indarrak batzeko sortu duten proiektua da. Bikote artistikoak hasiera hasieratik hainbat gai landu ditu, hala nola masa fenomenoak, kultura bakarreko ikuspegia, era berekotasuna eta baterako mugimendua. Bi alderdi nagusi jorratzen dituzte euren lanean: “Material Encontrado en un Contexto de Artes en Vivo” euren metodo koreografikoa eta bikote formatura, genero propio gisa, nahita egiten duen hurbilketa. Azken aldian hipnosia eta xamanismoa bezalako praktika alternatiboekin esperimentatzen aritu da bikotea. Izan ere, horrek bide berriak ireki dizkie “Material Encontrado” izenekoan barneratu eta bikote artistiko baten kide izateari buruz zeukaten kontzeptua zabaltzeko. two-women-machine-show beren lan-arloan sortzaile belaunaldi berriko kidetzat dauzkate Kopenhagen, orain arte koreografiatzat hartu duguna zalantzan jarri eta haren irtenbideak berritu dituztelako. 2013an, two-women-machine-showek Danimarkako Arteen Fundazioaren Urtean Behingo Saria jaso zuen, Mass Hysteria lanagatik.

Two-women-machine-show
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com