CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » APPRAISERS (tasadores)
APPRAISERS (TASADORES)

Quim Bigasen (Bartzelona) sorkuntza-egonaldia

urriaren 20tik 31ra bitartean

Iruñeko INMEDIAZIOAK festibalarekin lankidetzan egindako egonaldia

 

Quim Bigasek produktu eszenikoaren ideia landuko du hainbat praktika koreografikoren laguntzaz. Helburua izango da pertzepzio-moduak eta kontsumoa gertuagotik aztertzea, testuinguru artistikoetan.

Sorkuntza-lan berri honetarako, etenik ez duen mugimendu/diskurtso batera garamatzan informazioa hartuko du langai. Esanahiari ihes egiten dion eta etengabe birdefinitzen ari den informazio mota da Bigasi interesatzen zaiona. Bigasen iritziz, prozesu hori, hein handi batean, gure informazio-prozesuaren irudikapena eta sinplifikazioa da, informazioa aukeratzen eta biltzen jartzen gareneko prozesuarena alegia, eta gure kapitalismo “erabatekoaz” hausnartzeko balio izan dio, denboraren eta esperientziaren kontsumoa barne hartzen dituelarik.  

Proiektu honetarako, Quimek praktika-produktu ideia hori berriz sortu nahi du, haren alde eta ezaugarri guztietatik abiatuz eta gerturatuz, dituen nolakotasun guztiak osotasun “batean” eta, aldi berean, denbora-tarte ezberdinean ematen den “beste” osotasun bateko parte balitz bezala aztertu ahal izateko. Auzia ez da bakarrik saiakuntzaren ideiaren inguruan zalantzak piztu eta jardutea, hartan dena egiten baita homogeneo bihurtu eta egokitu, baizik eta haren berezitasunenganako hurbilketa bat egin eta geruza korporal, kontzeptual eta tekniko guztiak (ez)ikusteko eran nabarmendu.

 

Quim Bigas Bassart (1984) Bartzelonan jaioa da. Artista, sortzaile/koreografo eta interpretea. 2007. urtean hasi zen beste sortzaile batzuentzat interpretatzaile rola egiten, beste artista batzuekin elkarlanean eta berea duen lana osatzen. Dantzarekiko bere interesak gaitasun performatiboan eta bilkura sortzaileetan hartzen du gailurra, baita mugimenduaren ikerkuntzan, elkarren arteko ekintzetan eta sortu ohi diren informazio-prozesuetan ere. Teoriaren eta praktikaren artean ematen diren harremanak interesatzen zaizkio, irudikatu/antzeztu ideiarekin, hau da, antzerki-guneko prozesu eta protokoloekin lotu daitezkeen ideiak zalantzan jartzeko. Bigas Kopenhage eta Bartzelona artean bizi da, hor egiten du lan eta beste hainbat sortzailerekin kolaboratu.

APPRAISERS (tasadores)
argazkiak
  • Quim Bigas
  • Quim Bigas
  • Quim Bigas
  • Quim Bigas
  • Quim Bigas
  • Quim Bigas
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com