CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » LANDANCE
LANDANCE

Sorkuntzarako egonaldia, Olga Tragant (Bartzelona)

urriaren 13tik 26ra arte

ATE IREKIAK: urriak 25 

 

Proiektuak Landance izenburua hartu zuen eta Dantzaren eta Paisaiaren gaineko ikerkuntzari segida ematea du helburu. Horretan aritu naiz azken urteetan, aldi eta ingurune desberdinetan hain zuzen. LanDance proiektuak gorputzaren eta naturaren, ‘barruko paisaiaren eta kanpokoaren’ artean eman daitekeen elkarrizketa edo elkarrizketak planteatzen ditu, naturaren, gorputzaren, pertsonaren inguruan ematen diren harremanak eta gramatikak zalantzan jarri eta haiengan sakontzeko.

Une honetan, Landance izeneko ikerkuntzaren bilakaeran, kanpo paisaien bila egitea dut lan, esperientzia, bizipenena ikerketaren eremura ekartzeko. Kanpo paisaia hori testuingurutik ateratzea, hura birsortzeko, hura eraldatzeko, hura proiektatzeko egoera emozional eta fisikotasun zehatzetan eta elkarrizketara irekietan. 

 

Olga Tragant (Bartzelona) Koreografoa, dantzaria, dantza irakaslea eta Bartzelonako tragantDansa guneko zuzendaria. EEBBetan ikasi eta lan egin zuen sei urtez (Jarduera Fisikoaren Psikologian masterra eta Dantza Garaikidean masterra, Illinoiseko Unibertsitatean). Movement Research, Susan Klein School, and Trisha Brown School eskolan ikasten du, New Yorken. 1997an, School for New Dance Development eskolan ikasten du, Amsterdamen. Eta 2002an Butoh ikasten du, Japonen. 1993tik aurrera sormen-lanari ekiten dio: With/Without, Ànima d’Hora, Appetite, Suite d’Aigua, Ales de plom, Llaços, Rastres, Com voldria ser, Figures de Pols. Egun LanDance proiektuan dihardu, gorputza-mugimendua-paisaia gaien inguruan. Sorkuntza lan horiek guztiak hainbat antzoki eta aretoetan eskaini dira, Katalunian, Frantzian, Portugalen, Holandan, Estatu Batuetan, Marokon, Mexikon eta Japonen.

Kolaboratzaileak: Marina Colomina eta Magdalena Ptaszinik.

Olga Tragant
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com