CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » DESEHORZLEA
DESEHORZLEA

Sorkuntza egoitza, Tomas Aragay, Sofia Asencio, Jaime Conde Salazar, Jordi Claramonte, Barbara Sanchez eta Silvia Zayas

irailaren 29tik urriaren 11ra arte

Egoitza hau "Desehorzlea" lantaldeak Proklama≠2 programaren barruan ARTIUMen urriaren 6tik 11era egingo duen laborategia baino lehen burutuko da.

ATE IREKIAK: urriak 10 eta 11 

 

 

Hau gorputza eta hitzen inguruko sorkuntza-proiektua eta ikerkuntza eszenikoa da. Diziplina anitzeko taldeek aurrera eramango duten ikerkuntza-prozesua da eta gero Espainiako eta Hego Amerikako leku desberdinetako hainbat egonaldi-tailerretan abiaraziko dena. Prozesuaren helmuga pieza eszeniko baten sorkuntza eta estreinaldia izango da. “Desehorzlea” lanak hitzean jarri nahi du jomuga, haren gorpuztasunean eta gorputzarekin eta ekintzarekin duen erlazioan.

Izenak dion bezala, hitzak lurpetik aterako ditugu, benetako adieran eta irudizko adieran. Alegia, erabili gabe utzita dauden hitzekin, esanahiaz aldatu duten hitzekin eta tabu diren hitzekin arituko gara.

Hitzen gorpuztasunak duen ezaugarria ez da soilik mundu fisikoa sortzea eta seinalatzea,   baizik eta mundu etiko, sistema politiko eta ordena sozial bat sortzea.

Proiektu honek hitzen eta bere erabileraren arteko erlazio estu eta aldakorrean gertatzen dena ikertu nahi du, baita haiengandik eratortzen diren ekintzetan ere.

Joan-etorriko erlazioa, munduan izateko gure erari zentzua eta mamia ematen diona. Hizkuntzak sinplifikaziorako, laburdurarako (teknologia bidez) eta nolabaiteko globalizaziorako joera hartu duela dirudien garai honetan, gelditzeko tarte bat hartu nahi dugu eta gure prozesu horri patxadaz begiratu, geure buruari begiratzeko, prozesu horiek ulertzeko, eta haiek gure gorputzetan eta guk haiek eragiteko unean ematen diren ondorioak ulertzen saiatzeko.

2013/14an zehar, hiru fase desberdinetan garatuko den proiektua. Lehenengoan, ikerketarako gai izango diren hitzak biltzea. Bigarrenean, eta testuinguru desberdinetan, topaketa-tailerrak, eta haietan gorputzezko eta ahozko diskurtsoak izango dituzten bilbeak ikertzea eta sortzea. Azkenik, pieza eszeniko baten sorkuntza, lan-prozesu hori guztia publikoarekin partekatzeko.

 

Lan taldea:

Jaime Conde, teoriagilea arte eszenikoetan.

Jordi Claramente, filosofo irakaslea UNEDn.

Barbara Sanchez, dantza koreografoa eta interpretea.

Sofia Asencio, koreografoa eta antzerkigilea.

Silvia Zayas, artista bisuala eta performer.

Tomas Aragay, eszena zuzendaria eta antzerkigilea.

El desenterrador
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com